Nafarroako Gobernuak, akordio bat onartu du Hezkuntza Departamentuari 254.782.169 euroko urte anitzeko gastua baimentzeko, Nafarroako Foru Komunitateko itunpeko ikastetxeetan 2023/2024, 2024/2025, 2025/2026 eta 2026/2027 ikasturteetarako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzen hezkuntza-itunaren berritzea finantzatzeko.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Heziketa Berezirako hezkuntza-itunak lau urteko iraupenerako sinatuak, 2019/20 ikasturte hasieratik 2022/23 ikasturte amaiera arte adostu ziren, ondorioz, bere eraginak datorren 2023/2024 ikasturtean agortuko dira. Beraz, derrigorrezkoa da ituna hurrengo lau ikasturtetarako berritzea, Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 lege organikoaren 116.3 artikularen aplikaziotik eratorritako iraupen minimoarekin; eta berritze hori, Oinarrizko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunen erregimenaren aplikaziorako arauen arabera eskolaratutako ikasleria kontuan hartuta egingo da.
Aipatutako urte anitzeko gastuaren gaineko konpromisoaren lorpena, Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 lege organikoren ikastetxe-sareko programaziorako III. kapituluan eta 109. artikuluan justifikatzen da, zeinetan hezkuntza administrazio publikoen gain jartzen den ikasleak ikastetxe publiko nahiz itunpeko pribatuetan onartzeko ardura, hezkuntzarako eskubidea, berdintasun baldintzetan sartzea, guraso eta tutoreek ikastetxea hautatzeko aukera eta hezkuntzarako guztion eskubidea hala nola ikasle, guraso nahiz lege tutoreen banakako eskubideak bermatzeko ahalmen publiko horien obligaziotik datozen eskakizunen oreka barne hartuz.
2023, 2024, 2025, 2026 eta 2027ko gastua dagozkion aurrekontuen xedetarako gaitzen diren partidei inputatuko zaie, kreditu egokiaren eta nahikoren baldintza bete bada. Itunpeko ikastetxe pribatuetan eta/edo diruz lagundutako haietan eginiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen ziklorako onartutako gastu erabilgarria 6.354.056 eurokoa da 2023rako; 19.095.264 2024rako; 19.128.358 2025erako; 19.029.076 2026rako eta 12.641.925koa 2027rako.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Bigarren ziklorako zenbatekoa, ikastetxe horien kasuan, 7.626.903 eurokoa da 2023an; 22.805.568koa 2024an; 22.692.855ekoa 2025ean; 22.805.568koa 2026an; eta 15.253.807koa 2027an.