Nafarroako Enpresarien Konfederazioak (CEN) eta Caixabank Dualizak “Profil profesionalak eta prestakuntza-beharrak Nafarroan. Perspektiba 2030” izeneko jardunaldia antolatu dute. Bertan, Lanbide Heziketari buruzko ikerketa bat aztertuz, ekonomiaren sektore batzuek izango duten bilakaera eta lan-merkatuan dauden langileengan izango duen eragina azaldu dute.

Jardunaldiaren irekieran Isabel Moreno Caixabankeko lurralde zuzendariak, Juan Miguel Sucunza CENeko presidenteak eta Paula San Luis Caixabank Dualizako zuzendariak parte hartu dute. Batetik, Sucunzak adierazi du, iaz egin zuten galdeketa baten bidez, “bete ezin diren 2.000 lanpostu identifikatu dituztela, eta horrek bete-betean eragiten duela Nafarroako garapen ekonomikorako sektore estrategiko garrantzitsuenetako batzuetan, hala nola nekazaritzako elikagaien industrian, metalean, IKT sektorean edo turismoan. Profesional falta da hazkundearen oztopoetako bat”.

Lanbide Heziketaren garrantzia azpimarratzen hasita, Morenok nabarmendu du “aurten Nafarroan sortuko diren lau enplegu aukeretatik bat LHetara bideratuko dela”. Gainera, bizi dugun iraultza teknologikoaren ondorioz, laster lanbide digitalei buruz hitz egiteari utziko diogula aipatu du, guztiak profil horretakoak izango direlako.

Erakutsi duten informazioa praktikara eramateko, mahai-inguru bat ere izan da, honako hauen parte-hartzearekin: Alberto Lalana, Volkswagen Nafarroako Giza Baliabideen Prestakuntza eta Garapeneko/SD Garapen eta Estrategiako arduraduna; Daniel Ramos, Florette Ibericako Antolakuntza eta Pertsonen zuzendaria; eta Verónica Laso, Nordex Energy Spain-eko People & Culture, hori guztia CENeko Prestakuntza eta Kalitateko arduradun Javier Iradielek moderatuta.

Lehenik eta behin, Lalanak aniztasuna eta zahartzea erronka nagusiak direla aipatu du, izan ere, “emakumea profil teknikoagoetan gehiago sartzea lortu behar da, eta jendea erretiratu egiten da, baina bere ezagutza mantendu egin behar da”. Horrela, bilatzen duten profil profesionalak balioaniztuna izan behar du, lantaldeetan integratzeko gai izan behar du, proiektuetara arin egokitu behar du. Beste era batera esanda, azkar mugitzen ohituta egon behar dute. Azkenik, Lalanak erantzunkidetasunaren garrantzia gogorarazi du, eta enpresak, ikastetxeak eta erakundeak elkarrekin lan egin behar duten “hiru hanka” direla azpimarratu du.