Dryfing startupak neoprenozko jantziak garbitzen, lehortzen eta desinfektatzen dituen URA makina sortu du. 2019. urtearen amaieran sortu zen euskal startupa eta bere azkenego proiektua helburu argi batekin abiatu zuten: surf, urpekaritza, bela, barrankismoa eta aire zabaleko kirolak praktikatzean neopreno bustia eta usain txarrekoa ez janzteko asmoa errealitate bihurtzea. Eta horrela izan da.

Konfinamenduen ondoren, sektorea indartuta atera zen baina oraindik eskoletan eta zentroetan erabiltzen diren neoprenozko jantziak partekatzen jarraitzen dituzte, bustita eta bezeroen artean desinfektatu gabe. Teknologia disruptibo eta jasangarriaren bidez, Dryfing URA makinak neoprenozko 10 jantzi aldi berean garbitzen, lehortzen eta desinfektatzen ditu.

URA aurkeztu ondoren, 2023rako Dryfing-en helburuak Espainiako merkatura, Frantziara eta Portugalera irekitzea da. Startupak Easo Ventures euskal inbertsio fondoaren partaidetza du.