Eusko Jaurlaritzak, HAZIren eta Basque Food Clusterren lankidetzarekin, gaikuntzari laguntzeko programa bat jarri du abian. Programa hori euskal elikadura-kateko enpresen barruan funtsezko postuetan belaunaldien erreleboa bultzatzeko orduan identifikatu den beharraren barruan kokatzen da, jarraipena bermatze aldera.

Ekimen honen bidez, euskadiko elikadura kateko enpresetan belaunaldi-erreleboko baldintzetan zuzendaritza-postuak beteko dituzten jarduneko profesionalen goi-mailako kualifikazioa bultzatu nahi da, behar hori duten enpresei laguntza ekonomikoa emanez.

Finantzatutako goi-mailako prestakuntza-programek balio behar dute elikagai- eta edari-enpresetan lan egiten duten jarduneko profesionalak erantzukizuneko lanpostuetan eraginkortasunez sartu ahal izateko, gehienez ere 2 urteko epean, jarduera amaitu ondoren.

Programa honetara bideratutako gehienezko aurrekontua 85.400 eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du oso-osorik. Laguntza ekonomikoa goi-mailako prestakuntza-planaren (matrikula eta kredituak) kostuaren % 45ekoa izango da, gehienez ere 6.300 euro eskaera bakoitzeko. Eskabidea emakume baten aldekoa bada, laguntza ekonomikoa kostu osoaren % 50ekoa izango da, eta gehienez 7.000 eurokoa. Laguntza hau bateragarria da helburu bererako beste laguntza batzuekin, baldin eta programaren guztizko kostua gainditzen ez badute.