5 December 2018, 132nd Plenary Session of the European Committee of the Regions Belgium - Brussels - December 2018 © European Union / John Thys Mikel IRUJO AMEZAGA, Delegate of the Government of Navarre in Brussels

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren eta Europako Gizarte Funtsaren programak aurkezteko ekitaldia egin zuen atzo, asteartea, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean. Programa horien ondorioz, 66 milioi euro iritsiko dira Nafarroara: 44 milioi FEDER programara, eta 22 milioi FSE+ programara.

Jardunaldiaren hasieran, Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak fondoen lehentasunezko ildoak azpimarratu ditu: FSE+en kasuan, “gizarteratzearen eta haurren bermearen aldeko apustu garbia”, eta I+G+b, “informazioaren teknologia berriak eta ingurumenaren aldeko apustua”, FEDERen kasuan. Ondoren, eta zehatzago, 2021-2027 aldirako Nafarroaren eskura dauden funtsen erabileran sakondu du.

FSE+ Europako Gizarte Funtsaren programari dagokionez, gizarteratzea eta pobrezia lehentasunezkotzat jo dira, laguntzaren % 43 guztira (bederatzi milioi euro), eta, ondoren, haurrak bermatzera bideratutako laguntza, zortzi milioi eta erdirekin, hau da, programatu den laguntzaren % 40. Ondoren, enplegua dago, % 9rekin, eta ekintza sozial berritzaileei buruzko atal berritzaile batekin.

FEDER Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren programaren kasuan, I+G+b, informazioaren teknologia berriak eta ingurumena dira programazioaren ardatz nagusiak. Laguntza helburu politikoetako bitan kontzentratzen da: Europa lehiakorrago eta adimentsuago batera bideratutako ia 31 milioirekin lehenengoa eta Europa berdeago batera, 13,7 milioirekin, bigarrena.