Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bitartez, GREEN ScaleUp programaren bigarren deialdia ireki du. GREEN ScaleUp-en asmoa da Europak markatutako Itun Berdeko edozein eremutan kokatzen diren startupen hazkundea eta sendotzea sustatzea, eskualdeko etorkizuneko enpresa bultzatzaile bihur daitezen. Hau da, etorkizun iraunkorrerako eredu ekonomiko zirkular baten barruan startup ekosistema nafar bat sortzera bideratuta dago.

Egoitza soziala eta/edo fiskala eta egoitza operatiboa erkidegoan duten startup guztiei zuzenduta dago deialdia. Startup parte-hartzaileek, ahal dela, gutxienez urtebete eta gehienez 8 urteko presentzia izan beharko dute merkatuan, edo Gutxieneko Produktu Bideragarri bat izan beharko dute trantsizio ekologikoko sektoreren batean.

Jasotako parte hartzeko hautagaitzen artean, gehienez zortzi aukeratuko dira programan parte hartzeko, eta Europako Itun Berdearen arloetan espezializatutako pertsonen prestakuntza eta aholkularitza jasoko dute. Prestakuntza-ibilbidea maiatzaren 26an hasiko da, eta mentorizazio-saio indibidualekin osatuko da.