Estatuko etxebizitzen salerosketan Euskadin eman zen jaitsierarik handiena apirilean, 2022ko hil berean baino % 27,8 gutxiago. Hala adierazi du Espainiako Erregistratzaileen Elkargoak; izan ere, iazko apirilean 1.628 etxebizitza salerosi ziren, eta 2023ko laugarren hilabetean 1.175 salerosi ziren, % 27,8 gutxiago.
Horrela, Euskadi da etxebizitzen salmentan atzerakadarik handiena izan duen autonomia-erkidegoa. Estatuan, oro har, inskribatutako transakzioak % 8,7 jaitsi ziren. Euskadiko beherakada handia etxebizitzen gaineko hipoteketan ere ikus daiteke; izan ere, joan den apirilean 1.125 izan ziren, eta urtebete lehenago 1.423, hau da, % 20,9 gutxiago.
Estatuan, batez beste, etxebizitzak erosteko hipotekak % 19,3 jaitsi ziren. Autonomia-erkidegoen arabera, etxebizitzen salerosketetan jaitsierarik handienak Ceutan (-%41,7), Euskal Autonomia Erkidegoan (-%27,8), Balear Uharteetan (-%19,6) eta Errioxan (-%18,6) izan dira.