Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartu du, Kooperatiben Legea garatzen duena izapide elektronikoak errazteko.

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, Jaurlaritzak argi berdea eman dio dekretu honi. Dekretu hori kooperatibekin beraiekin landu da, eta bide elektronikoen bidez harreman arinagoa izateko aukera emango die kooperatibei, epe laburragoekin, enpresa kooperatibo berriak sortzea erraztuz.

Erregelamendu hori Legebiltzarrak 2019an onartutako Legean aurreikusitako arau-garapenetatik lehena da. Dekretu hau eragindako enpresen ordezkariekin batera idatzi da, eta kooperatibek erregistratzeko betebeharra telematikoki betetzeko prozedura guztiak jasotzen ditu, Jaurlaritzak azpimarratu duenez.