Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak “2023ko doktoregai industrialak” kontratatzeko laguntzen deialdia ebatzi du. Deialdi horren bidez, 18 erakundek guztira 1,5 milioi euro jasoko dituzte 2026ra arte, beren ikerketa-ildoak indartzeko eta ikertzaile horien laneratzea errazteko. Deialdi honetan baloratu diren irizpideen artean, nabarmentzekoak lirateke ikerketaren helmena, berritasun maila, aurreikusitako inpaktua, erakunde onuradun berri bat dugun hizpide hala nola honek lurralde kohesioari egiten dion ekarpena. Ildo horretatik, eta aurreko ediziotan bezala, laguntza gehienak pyme-tara bideratu dira, zeinek totalaren % 46,3a ordezkatu duten; jarraian datoz zentro teknologikoak hala nola ikerketakoak, % 25,5arekin. Bestalde, enpresa handiek emandako laguntzaren % 16,2a jaso dute.

18 laguntza horietatik, 8ren jarduera akademikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) garatuko da, 4rena Nafarroako Unibertsitatean eta gainerakoena berriz, Foru Erkidegotik kanpoko zentro akademikoetan, zeinen artean TUM-Technical University of Munich (Alemania) bezalako nazioarteko zentro bat barne hartzen den. Generoari dagokionez, kontratazio horietako hamar emakumezkoei dagozkie, gizonezkoak zortzi izanik.

Bestelako datu interesgarrien harira, onartutako eskari gehienek (14) zenbateko osagarri bat jasoko dute, diru-laguntza honen indarraldian zehar dagozkion emaitzak hedatzeko gutxienez bost jarduera garatzera konprometitzen badira. Bestalde, erakunde onuradun guztietatik, horietako hamarrek ez dute laguntzarik jaso izan arestian eta hiru Iruñerritik kanpo kokatuta daude.

Nafarroan emandako laguntzen ikuspegia, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiak (S4) finkatutako arlo ekonomiko lehenetsietan oinarritzen da. Esparru honen baitan, Medikuntza Pertsonalizatua nabarmentzen da arlo nagusienen artean, totalean zortzi laguntza jasotzera helduz; jarraian dator Elikadura Osasungarria eta Jasangarria zeinek lau ikerketa proiektutarako arreta esanguratsua jasoko duen. Bestalde, Energia Berdearen Industriak, Trantsizio Digitalak eta Ekologikoak bina laguntza jaso dituzte.