Euskaltel telefoniako euskal operadoreak eta FVEM Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute, industria-enpresei eraldaketa digitalean laguntzeko.

Euskalteleko presidenteak, Xabier Iturbek, eta Tamara Yagüek, FVEMeko presidenteak, enpresei beren gailu guztiak elkarlotuko dituzten zerbitzuetan oinarritutako digitalizazio-proiektuak ekiteko konpromisoa berretsi dute, beren ekoizpen-prozesuetan denbora errealean lantzen dituzten informazio eta datu guztiak integratzen laguntzeko.

Tamara Yagüek azaldu duenez, industriaren garapen teknologikoa agerikoa da eta, horregatik, “funtsezkoa” da enpresa bakoitzaren eraldaketa digitalerako neurriak hartzea. Akordio horri esker, “enpresek bide horretan aurrera egin ahal izango dute, lehiakortasuna hobetuz”.

Bestalde, Xabier Iturbek aipatu duenez, “Euskaltelek urteak daramatza enpresei laguntzen, eta prozesuak eraldatzeko eta negozioak eraginkorrak izateko zerbitzuak” eskaintzen dizkie, eguneroko jardunean dituzten beharrizan teknologiko guztiak asetzeko.

Konpainia laranja Brand Finance aholkularitza enpresak egindako munduko telekomunikazio marka baliotsuenen zerrendan sartu da. Horrela, Espainiako Estatuko marken presentzia bost arte igo da zerrenda sektorial honetan, Movistar, Telefónica, Yoigo eta Cellnex mantentzen baitira.