Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,3 igo da abuztuan Nafarroan, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa % 2,8an kokatu da, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera. Aurten, prezioak % 2,9 igo dira Foru Erkidegoan.
Aurreko hilabetearen aldean, KPIa hazi egin da abuztuan, Garraioan (% 3), Aisia eta kulturan (0,9), Jantzi eta oinetakoetan (0,2), Etxebizitzan (0,2) eta Medikuntzan (0,2) izandako igoerengatik. Prezioak hainbat taldetan mantendu ziren: Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak, Komunikazioak, Irakaskuntza eta Bestelakoak. Gainera, hiru taldetan jaitsi ziren: Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak (%-1,1), Edari alkoholdunak eta tabakoa (-0,4) eta Tresneria (-0,3).
Azken urtean, Foru Erkidegoko KPIak gora egin du aztertutako talde guztietan, Etxebizitzan izan ezik, % 17,8 jaitsi baita. Prezioen igoerarik handienak: Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 9,8), Aisia eta kultura (9,1), Edari alkoholdunak eta tabakoa (8,2) eta Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak (5,5).