Mundu mailan, 73 milioi gazte baino gehiago (15 eta 24 urte bitartekoak) ari ziren 2014an lan bila. Lanik egiten ez duten, ikasketarik egiten ez duten eta prestakuntzarik jasotzen ez duten gazteen proportzioa bostetik bat baino gehiago da munduan. Gainera, garapen bidean lanean ari ziren gazteen heren bat baino gehiago egunean 2 dolar baino gutxiagorekin bizi zen 2013an.

Eskola behar baino lehen uzten dutenak dira beren eskubideak errespetatzen ez diren lanpostuetan harrapatuta geratzeko aukera gehien dutenak, baita segurtasun eta pobrezia handiko baldintzetan lan egiten dutenak ere.
Bizitzako etapa goiztiarretako langabeziaren edo azpienpleguaren esperientziak ondorio sakonak ditu, eta epe luzerako bizitza- eta lan-aukerak kaltetu ditzake.

Hezkuntzako eta prestakuntzako zirkulu birtuoso bat ezartzeak, produktibitate handiagoa, enplegu gehiago eta kalitate eta hazkunde ekonomiko hobeagokoak, onura sozial eta ekonomiko izugarriak ekarriko lituzke.

Zer egin behar da?
  • Gazteen enplegua sustatzeko estrategiak lantzea, hazkundearen eta enplegu-sorreraren aldeko estrategia integrala orekatzeko, esku-hartze espezifikoen bidez, hala nola, enplegua bilatzen laguntzea edo gazteen enpresa-ekimenaren aldeko neurriak hartzea gazteei lan-merkatuan sartzea eragozten dieten oztopoak gainditzen laguntzeko.
  • Gaitasunen desoreka murriztea, lan-merkatuaren beharrei erantzungo dieten prestakuntza-programen bidez eta irakaskuntza teknikoan eta lanbide-heziketan lan-esperientziaren osagaiak sartuz.
  • Gizarte-babeseko modu berritzaileetan inbertitzea, enplegu ahulean dauden langileen diru-sarreren segurtasuna hobetzeko.

168 milioi haurrek – munduko haurren % 10ek baino gehiagok – lan egin behar dute. Kopuruak behera egin du 2000tik, baina maila ezin altuagoan jarraitzen du.

21 milioi pertsona dira munduko derrigorrezko lanaren biktimak, 11 milioi baino gehiago emakumeak eta neskak. Biktima gehienak gizabanakoek edo enpresek ustiatzen dituzte ekonomia pribatuan, eta urtean 150.000 milioi dolar baino gehiagoko legez kanpoko irabaziak sortzen dituzte.

Zer egin behar da?
  • Nazioan lanaren nazioarteko arauak ezartzea, derrigorrezko lanari eta haurren lanari aurre egiteko esparru sendoa osatzen dutenak.
  • Dimentsio anitzeko ikuspegi bat hartzea, haurren lanari amaiera emateko, legeria, haur guztiek hezkuntzarako sarbidea izatea, familientzako gizarte-babesa eta lan-merkatuko politikak barne hartzen dituena.
  • Nahitaezko lanari buruzko LANEren 1930eko Hitzarmenari buruzko 2014ko Protokoloa berrestea, esklabotza-modu modernoen aurkako borrokari buruzko xedapenak jasotzen dituena.
Lan-istripuak gutxitzea helburu

Egunero, 6.400 pertsona hiltzen dira lan-istripu baten edo lanbide-gaixotasun baten ondorioz, hau da, 2,3 milioi pertsona hiltzen dira urtean. Gainera, 860.000 pertsonak egunero izaten dituzte lesioak lanean. Horrek esan nahi du enpresek 2,8 bilioi dolarreko gastua egiten dutela urtean – munduko barne-produktu gordinaren ehuneko 4 – lan-denbora galtzeari, ekoizpena eteteari, laneko lesioen eta gaixotasun profesionalen tratamenduari, errehabilitazioari eta kalte-ordainari dagokienez.

Zer egin behar da?
  • Premiazko ekintza bat abiaraztea prebentzio globaleko kultura bat sortzeko, lan-giro seguru eta osasungarria izateko eskubidea errespetatuko duena eta enplegatzaileek eta langileek beren eskubideak eta erantzukizunak ezagutzea bermatuko duena.
  • LANEren oinarrizko eskubideak eta arauak nazio-mailan aplikatzea. Talde ahulek, migratzaileek barne, arreta berezia behar dute, beren eskubideak babestuko direla eta lan-baldintzak hobetuko direla bermatzeko.

2020rako, gazteen enplegurako mundu-estrategia bat garatzea eta abian jartzea, eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen Enplegurako Mundu Ituna aplikatzea.

LANEren Enplegurako Mundu Ituna 2009an onartu zuten gobernuek, enplegatzaileek eta langileek, finantza-krisiaren ondorioz. Adibide arrakastatsuetan oinarritutako neurriak proposatzen ditu, enplegu duinen sorrera bizkortzeko eta gizarte-babeseko sistemak garatu eta mantentzeko pentsatuak.

Gobernuak gonbidatzen ditu hainbat aukera aintzat hartzera, hala nola azpiegitura publikoko inbertsioa, enplegu-programa bereziak, gizarte-babesa handitzea eta gutxieneko soldatak.

Era berean, LANEren 2012ko Ebazpenak, gazteen enpleguari buruzkoak, gazteentzako enplegu-aukerak hobetzeko neurri frogatuak eta egiaztatuak proposatzen ditu.

Goi-bileraren ondorengo adierazpenetan enpleguak sortzeari eta gizarte-babesari lehentasuna emateko G-20ko herrialdeek hartutako konpromisoek erakusten dute hori. Hala ere, 2030 Agendak proposatutako aldaketa gertatzeko, beharrezkoa da mundu-aliantza indartua, nazioarteko lankidetza eta koherentzia politikoa sendotzeko.

LANEk hiruko elkarteetan duen esperientzia luzea oso aktibo baliotsua da arlo horretan. Ia mende batez gure gobernantza-egiturak gobernuak, enpresa-munduko ordezkariak eta sindikatuak elkartu ditu.

LANE hiruko egituran oinarrituko da gure baliabideak modu eraginkorrean erabiliko direla eta 2030 Agenda praktikan jartzen lagundu beharko duten elkarte berrietan zeregin erabakigarria izango dugula bermatzeko.

Pobreziari aurre egiteko estrategia

Pobrezian bizi diren pertsonek duten baliabiderik garrantzitsuena beren lanaren potentziala da, lan produktiboa egiteko duten gaitasuna. Beraz, guztiontzako lan duina, gizarte-babesa barne, pobreziatik ateratzeko bide nagusia da gizabanakoentzat, komunitateentzat eta herrialdeentzat.

  1. 2030erako, munduko pertsona guztien muturreko pobrezia desagerraraztea, gaur egun pertsona bakoitzeko egunean Estatu Batuetako 1,25 dolarretik beherako diru-sarrera batek neurtzen duena.
  2. 2030erako, pobreziaren dimentsio guztietan bizi diren adin guztietako gizonen, emakumeen eta haurren proportzioa gutxienez erdira murriztea, nazioko definizioen arabera.
  3. Estatuan gizarte-babeseko sistema eta neurri egokiak praktikan jartzea.
  4. Gizon eta emakume guztiek baliabide ekonomikoetarako eskubide berberak dituztela bermatzea, mikrofinantzaketa barne.
  5. 2030erako, pobreen eta egoera ahulean dauden pertsonen erresilientzia sustatzea, eta klimarekin eta beste krisi eta hondamendi ekonomiko, sozial eta ingurumeneko batzuekin lotutako muturreko fenomenoekiko esposizioa eta ahultasuna murriztea.
  6. Arau-esparru sendoak sortzea nazio-, eskualde- eta nazioarte-mailan, genero-gaiak kontuan hartzen dituzten pobreen aldeko garapen-estrategietan oinarrituta, pobrezia desagerrarazteko neurrietan inbertsio bizkorra egiteko.

Egilea Andoni Beitia