Plaza gehienak (1.265) Osakidetzari dagozkio, Hezkuntzarako 886 plaza deitu dira eta Ertzaintzako agenteentzat beste 100.
Eusko Jaurlaritzak 3.010 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) deialdia onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren erakunde autonomoetarako, eta Osakidetzarako, Hezkuntzarako eta Ertzaintzarako.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2023ko lan-eskaintza publiko hau baimendu du asteazken honetan, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Plaza gehienak, 1.265, Osakidetzari dagozkio, 169 Administrazio instituzionaleko zuzenbideko beste erakunde publiko batzuei; Hezkuntzarako, berriz, 886 deitu dira, Administrazio orokorrerako eta haren erakunde autonomoetarako 590, eta Ertzaintzako agenteentzat beste 100.
Zupiriak azaldu duenez, LEP honekin aldian-aldian lan-eskaintza publiko berriak egiteko hartutako konpromisoa betetzen da.