Zupiriak azpimarratu du ez dutela 2024rako laguntzei buruzko “informazio aurreraturik” eta Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain daudela

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskadiko garraio publikoko operadoreei zuzeneko dirulaguntzak ematea erabaki du astearte honetan, 2022ko irailetik indarrean dauden % 50eko bidaien deskontuak aplikatzeak dakartzan kostuak finantzatzeko. Laguntza hori 2023ko bigarren seihilekoari dagokio, eta 9,2 milioi eurokoa da.

Jaurlaritzak azaldu duenez, garraio publikoko bidaien hobariei aurre egiteko % 50eko finantza-laguntzaren egitura Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak operadoreei emandako % 30eko laguntzan banatzen da; Euskadiko Garraio Agintaritzan lortutako akordioaren arabera, berriz, Eusko Jaurlaritzak % 10ari aurre egiten dio, eta operadore bakoitzaren mendeko administrazioek gainerako % 10ari.

Eusko Jaurlaritzaren % 10ari dagozkion 9,2 milioi euroetatik, 2,13 milioi udalentzat dira, 3,74 milioi aldundientzat eta 3,25 milioi Bizkaiko Garraio Partzuergoarentzat (Bilboko metrorako).

Zehazki, Araban, Foru Aldundiak 327.928 euro jasoko ditu, eta Gasteizko Udalak 355.534 euro.

Bizkaian, aldundiak 1,68 milioi euro jasoko ditu, Barakaldoko Udalak 21.389 euro, Erandioko Udalak 2.911 euro, Bilboko Udalak 611.382 euro eta Leioakoak 3.280 euro. CTBk aipatutako 3,25 milioi euro jasoko ditu, metroari dagozkionak.

Gipuzkoan, Aldundiak 1,73 milioi euro jasoko ditu. Lurralde historiko horretako udalen artean, 1.528 euro jasoko ditu Eibarkoak, 20.155 euro Errenteriako Udalak, 753 euro Hernaniko Udalak, 58.006 euro Irungoak, 880 euro Lasarte-Oriakoak, 5.160 euro Arrasateko Udalak, 849 euro Oiartzungoak, 859 euro Oñatikoak, 1,04 milioi Donostiakoak, 7.506 euro Tolosakoak eta 4.215 euro Zarauzkoak.

Laguntzako zenbateko horiek 2023ko lehen seihilekoko 9,08 milioi euroei eta 2022ko azken lauhilekoko 6,06 euroei gehitu behar zaizkie.

2024ko deskontuak
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari 2024rako aurreikusita dauden deskontuei buruz galdetu diote, eta gogorarazi du Espainiako Gobernuak Premiazko Neurrien Errege Dekretua iragarri duela asteazken honetako Ministroen Kontseilurako, bizitzaren garestitasunari aurre egiteko.

“Denok gaude Gobernuaren erabakiaren zain. Erabaki horrek, Espainiako Ogasunari ez ezik, euskak ogasunei eta udal-ugasunei ere eragiten die. Udalak euren aurrekontuakegiten ari dira eta ez dakite laguntza hori nola planteatuko den edo nola mantenduko den”, kritikatu du.

Halaber, adierazi du ulertzen duela herritarrak ere erabaki horren zain egotea, baina berretsi du Eusko Jaurlaritzak ez duela “informazio aurreraturik”. “Espainiako Gobernuak bihar erabakiko duenaren zain gaude guztiok”, berretsi du.

Egilea Admin