Iazko lehen hiru hilabeteekin alderatuta, langabezia-tasa puntu bat jaitsi da

Langabezia-tasa % 7,9ra igo da Euskadin aurtengo lehen hiruhilekoan, 2023ko laugarren hiruhilekoan baino zazpi hamarren gehiago, 9.100 langabe gehiago baitaude.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestaren (BJA) datuak argitaratu ditu, urteko lehen hiruhilekoari dagozkionak.

Iazko lehen hiru hilabeteekin alderatuta, langabezia-tasa puntu bat jaitsi da, 2023ko lehen hiruhilekoan % 8,9koa baitzen; beraz, 9.400 pertsonak langabezian egoteari utzi diote azken urtean.

Egilea Admin