Etxebizitzen salerosketak behera egin du berriro Euskadin, 1.500 etxebizitza salduta, hau da, martxoan % 25,9 jaitsi da aurreko urteko hilabete beraren aldean.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) zabaldutako datuak dira, eta bat datoz Estatuan oro har izandako beherakadarekin (% 19,3).
Martxoan, era guztietako 7.231 finka eskualdatu ziren Euskadin: 2.967 etxebizitza, 2.827 hiri-finka (bulegoak, garajeak eta trastelekuak) eta 125 orube eta 1.312 landa-finka.
Eskualdatutako 2.967 etxebizitzetatik 1.500 salerosketa bidezkoak izan ziren, beste 890 etxebizitza herentzia bidezkoak, 55 dohaintza bidezkoak, 8 trukaketa bidezkoak eta beste 514 bestelako transakzio bidezkoak.