Elena

Hauteskundeak

DUELA bi hilabete eskas Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak egon ziren. Hasi berria den XIII. Legealdi honetan, Legebiltzarreko Mahaia hautatu eta osatuta, gure ordezkarien hurrengo tarea Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria hautatzea da. Eta tira, Gasteizko ganberak egiten duen lana gure gizartearen gehiengoak bai ezagutzen eta aitortzen duen. Hamabost egun barru, Europako Hauteskundeak izango dira. Kasu honetan, gutako edozeini galdetuko balitzaio europar parlamentuan gure ordezkariek egiten duten lanari buruz, segurtasun osoz erantzutea zaila izango litzatekeela esango nuke nik. Izan ere, eusko hauteskundeak modu naturalean geuretzat hartzen ditugun bezala, Europakoak, ordea, oso urrun ikusten dira, garrantzi faltakin. Zalantzarik gabe, pedagogia politikoa falta izan da, oraindik ere falta da. Baina ez diezaiogun geure buruari engainatu: gehiengoari kosta egiten zaio, gure gaien kudeaketaren ikuspegitik, Europako erakundeak lehen mailako eragile politikotzat eta haren instantzia ezberdinak erabakigarritzat hartzea. Orduan, hainbeste ahalegin merezi al du? Jakina. Izan ere, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldea lehen mailako subjektu politikoak dira, euskaldunok nortasun eta ahots propioak dugulako, inork ezin duelako gure ordez hitz egiteko eskubidea bere egitea, eta gure nortasuna, gure ahotsa, besteen diskurtsoetan urtu ez dadin eta, are gutxiago, haiekin nahas dadin borrokatzeko betebeharra dugulako. Bada, kontzientzia europazalerik oraindik ez zegoenean, bazeuden norbaitek lehendik argi zeukana: EAJ-k 1933ean ospatutako Aberri Egunaren leloa, esanguratsua baino gehiagoa zen: Euskadi-Europa. Garaian, zelako fede eta asmo adierazpena… Horra hor ibilbidea eta emaitzak, datuek egiaztatzen dute EAJ-k baduela eredu bat: entzutea, hitz egitea, proposazea, ebatzea, konprometitzea, emandako hitza mantentzea, erabakitzea… konplexurik gabe, kikildu egin gabe. Euskadin zein Europan.

Europako Hauteskundeak ditugu, kanpainan gaude, aipatzeko askoz gehiago dago. Jarraituko dugu…

Egilea Admin