Enpresen sorrera % 34 hazi da apirilean Euskadin

Guztira 295 enpresa sortu ziren Euskadin apirilean, iazko hilabete berean baino % 34 gehiago, orduan 220 jaio baitziren, eta 116 desegin egin ziren, 2023ko apirilean baino % 64 gehiago, orduan 75 desagertu baitziren. INE Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, sortutako enpresa gehienak sozietate mugatuak dira (290), eta gainerakoak (5) anonimoak.

Lurraldeka, apirilean sortutako 295 enpresetatik 167k Bizkaian dute egoitza, 92k Gipuzkoan eta 36k Araban. Desegindakoei dagokienez, 57 Bizkaian desagertu ziren, 38 Gipuzkoan eta 21 Araban.

Desegindako enpresen artean, 93 borondatez desagertu ziren, 8 bat egitearen ondorioz eta 15 beste arrazoi batzuen ondorioz. Bestalde, 79 sozietatek 46,7 milioi euroko kapitala handitu zuten.

Estatu osoan 11.752 merkataritza-sozietate sortu ziren apirilean, 2023ko hilabete berean baino % 36,6 gehiago, eta 1.845 desegin ziren, iazko apirilean baino % 19,6 gehiago.