Elena

Martxan

Joan den ostegunean egindako Eusko Legebiltzarreko bilkuran Lehendakari hautatu ondoren gehiengo osoz, eta Gernikako Batzar Etxean karguaren zina egitea Agirrek 1936an erabilitako formula solemnearen arabera, Urkulluk 2012an garai berrietara egokitu zuena, –eguneko unerik hunkigarrienetako bat zalantzatik gabe– gidatuko duen Eusko Jaurlaritza berriaren osaeraren berri eman du Imanol Pradalesek dagoeneko. Argi dago berritasun orok ikusmina handia sortzen ohi duela beti, baita jakin-min gaiztoa ere, are gehiago arlo eta joko politikoarekin zerikusia dutenean. Kasu honetan, nabarmenki, itzelak izan dira biok. Eusko alderdi guziek Lehendakaritzarako haien hautagaiaren izendapenetik hona gertaeren bilakaera oso-oso frenetikoa izan da, jakin-mina eta ikusmina mantendu egiten ez dira soilik, in crescendo doa. Gaur, Sailburu berriek karguaz jabetu eta Gobernu Kontseiluaren lehenengo bilera egin ondoren, etapa berri bat martxan jartzen da formalki ondorio guztietarakoImanol Pradales Lehendakariarena, etapa emankorra eta gogoratu beharreko mugarriz betetakoa izatea espero dudana. Testuinguru honetan, ohikoa da kortesiazko 100 egunen formula zaharrera jotzea, eratu berri den edozein gobernuri kritika eta era guztietako gaitzespenak aktibatu aurretik. Ba ezta ere: Pradales gobernua, bere osaera publikoki ezagutu eta hurrengo minututik, besteak beste, kontinuista-, teknokraten gobernu-, gehiegizko-, gaindimentsionatu- eta kromoen banaketatzat jo da. Eta falta zen azken bekatu mortala: ez dela parekidea.

Ez naiz ni izango kortesiazko100 egunak aipatuko dituena. Dei egiten diet Gobernuari zein oposizioari goi mailako politikaren alde egin dezaten, garai berri honen aukera eta erronkei balioa eman diezaieten. Gobernuaren ekintza eta gobernuari kontrola gupidagabeak baina zorrotzak, eraginkorrak eta nobleak izan daitezen eskatzen du, zarata-, istilu- eta populismo arranditsuaren lagun alprojen ahotsa gero eta ixilagoa izatea, ez egotea ez aitzakiarik ez pedigririk balio dienik. Amen.

Egilea Admin