FCCko langileek Iosu lankideari babesa eman diote Sanferminetan izandako lan istripu batengatikFCCko langileek Iosu lankideari babesa eman diote Sanferminetan izandako lan istripu batengatik

FCC Ingurugiro enpresako langile batek lan-istripua izan zuen uztailaren 10ean gaueko txandan, Sanferminetan.

Iosu U. izeneko langilea altuerako lan batean erori zen, eta larri jarraitzen du ospitalean, sindikatuek azaldu dutenez.

Astebete geroago
Batzordea osatzen duten ATSU eta LAB sindikatuek aurreratu dutenez, beharrezko neurriak hartuko dituzte “ikerketen emaitzak eta ezbeharraren arrazoiak ezagutu ostean“.

Asteazken honetan, uztailak 17, gertakaria izan eta astebetera, langileek lankidea babestu dute eta horretarako elkarretaratzeak egin dituzte hiru txandetan.

Iosu animatzen zuen pankarta erakutsi dute. “Zurekin gaude“ irakurri ahal izan da gaztelaniaz eta euskaraz. Era berean, “Familiari eta gertukoei elkartasuna eta babesa“ adierazi nahi izan diete.

Iruñerriko Mankomunitateak FCC Ingurumen enpresari kontratatu dio zaborra biltzeko zerbitzua.