Abuztua
BI egun bakarrik et voilà! Abuztuan. Herri iruditeriak udako oporrekin ezinbestean identifikatzen duen hilabetea, gure atsedena zaintzea edo urtean zehar asmatutako planak betearaztea omen dagokion aproposako hilea, helburu bakar batekin: deskonektatzea, hurrengo kurtsoari energia berrituekin aurre egitea saiatzeko. Gezur gehiegi… Alde batetik, batzuek –gutxik edo askok edo guztiek– haien atsedenaz edo abenturez gozatu ahal izateko, beste batzuek gogorki lan egin behar dute, hirugarren sektoreak bere nomenklatura primeran aukeratua du: zerbitzurik gabe –eta eskaintzen dituena beti hirugarren bat da– ez dago gozamenik; bestaldetik, industria –bigarren sektorea– gelditzen bada, hiltzen da; eta azkenik, lehen sektorea, gure lehengaiez –nekazaritzaz, abeltzaintzaz eta arrantzaz– zaintzen eta arduratzen dena, ez den inoiz atsedenik hartzen, eta jaten ematen digu. Ez politika bezala, ze azken denboraldi honetan zerbait eta gehiago ematekotan, ikarak eta buruko minak besterik ez. Egia esan, betikoen arteko tirabira interesatuek gainerakoak zipriztintzen dituzte, haien burua pazientziaz eta analgesikoz erdibana hornitu behar dutena, amore ez emateko. Azken adibidea, uztailaren 23a, Diputatuen Kongresuko ikasturte politiko honen azken osoko bilkura: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzea –aldez aurretik hitzartuta bakoitzari esleitutako aulkien banaketa, noski– baietz bozkatu dute PPk eta PSOEK; baina immigranteen etorrera etengabeak Kanariar Uharteetarako dakarren karga humanitarioa minimoki arintzea ahalbidetzen duen edozein akordioa lortzeari uko egin diote biok, adingabeen zaintza eta babesa autonomia-erkidegoen artean banatzeko aukerarik ere ez. Eta Puigdemontenak, zilborrari begira, norabide berean maniobratzen.
Tira, Parlamentuek abuztuan itxi arren, esperientziak digu etorkin desesperatuen eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen kopurua handituko dela. Iraila iritsiko da laster, orri zuria? Ezta pentsatu ere: lotsaren itzala gupidagabea eta oso luzea da.