Paper erre
Hamasek zibil israeldarren aurka joan den urriaren 7an egindako eraso terroristatik hona, tentsioak, gutxitu beharrean, aurreikusi ezinezko dimentsioko gatazka bati hasiera ematen ari dio. Gazan zein Zisjordanian erasoaldia gogortu du Israelek, eta ekintza militarra Libanoko hegoaldean areagotu egin du ere. Horren aurrean, bilerak, ebazpenak eta goi-arduradunen adierazpenak bultzatu ditu NBE-k. Besteak beste… Irailak 16a, Segurtasun Kontseilua: Sigrid Kaag-ek -Gazarako koordinatzaile nagusia- Israelek eragindako krisi humanitarioak Gaza amildegi bihurtu duela ondorioztatu du Irailak 18, Batzar Nagusia: gehiengo handiz ebazpen bat onartu zen, Israeli, Nazioarteko Justizia Gorteak erabakitako ebazpenak betetzea eskatuz; Irailak 19a, Ann Skelton Haurren Eskubide-Batzordeko presidenteak berresi du Gaza-zerrendan 16.756 haur hil direla, 21.000 desagertutzat jo direla eta 17.000 bakarrik edo familiengandik bananduta daudela; Azkenik, irailak 20a, Segurtasun Kontseiluaren larrialdiko bilkuran: Volker Türkek Giza Eskubideetarako Goi-Mandatariak, Mossadi egotzitako Libanoko lurraldean Hezbolaren aurkako gailu mugikorren leherketei dagokienez, bereizi gabeko milaka biktima eraginez, Nazioarteko Zuzenbide humanitarioa urratzen dituela salatu du, eta isolaturik ez den indarkeria dela, baizik eta Gazako gerrarekin, Zisjordaniako goranzko indarkeria-espiralarekin eta lurralde palestinarrak okupatzearekin lotuta dago; aldiz, Rosemary DiCarlo Gai Politikoetarako Idazkari Nagusiaren Ondokoak gauzak dauden bezala jarraitzen badute, orain arte ikusitako hondamendia eta sufrimendua eklipsa ditzakeen gerra-pizte baterantz goazela ohartarazten du. Den-dena, paper erre.
Israel, handiturik, eroso eta guztioz barre eginez zigorgabeki, bere azken helburua irmo eta argi erakusten duen prozesuan: Israelgo Estatu judua behin betiko osatzea, Jordan ibaiatik Mediterraneora, Palestina historikoko lurraldea. Eta izua tresna gisa erabiltzen. Tira, haien Jainkoaren legea ez dute ere errespetatzen.