Lead bat konpainia bateko produktuetan eta zerbitzuetan interesa izan duen pertsona edo enpresa baten kontaktua da, hots, bere datuak enpresa bati eman dizkion erabiltzaile bat. Horren ondorioz, markaren datu-basearen erregistro bat izatera pasatzen da, erakundeak harekin elkarreragiteko aukera izan dezan. Hori horrela, Leadak sortzea funtsezko alderdietako bat da online marketineko edozein estrategiatan. Izan ere, enpresa ororen azken helburua gehiago saltzea da, eta, hori lortzeko, funtsezkoa da gure produktuan interesa duten pertsonen kopurua handitzea.
Hala, gure datu-basean zenbat eta lead gehiago izan, orduan eta aukera handiagoak izango ditugu bezero berriak lortzeko. Hortaz, ondorengo lerroetan, lead gehiago sortzeko, kostu txikia duten eta inplementatzeko errazak diren bost gako proposatzen dira:

Landing Page sinpleak: erabiltzaileek hainbat kanaletatik (Email marketina, SEM, SEO…) harpidetu, erosi eta erregistratzeko moduko funtzio jakin bat egiteko erabiltzen duten webgune mota bat da Landing Page. Horiek botere handia dute Online Marketinaren munduan, bihurketak areagotzeko. Hortaz, Leadak sortzeko, ezinbestekoa da orri horiek erakargarriak izatea, baita erabiltzaileek nabigatzeko errazak ere.
Harpidetza formularioak: leadak antzemateko modu ohikoenetako bat harpidetzeko formularioa gehitzea da. Saia zaitez harpidetza-inprimaki errazak eta laburrak sortzen, gehienez izen- eta email-eremuak eskatuz; nahikoa da aurrerago zure irakurleekin harremanetan jartzeko.

Abantailak eskaini erregistroen truke: komenigarria da harpidetzaren truke erabiltzaileari zerbait baliotsua eskaintzea. Adibidez, erregistro baten truke deskontuak eskaintzea teknika ona da leadak areagotzeko.

Call to Action: CTA siglengatik ezagunagoa, “ekintzarako deia” bezala definitzen da. CTA botoi bat da eta garrantzitsuena oso leku ikusgarrian jartzea da, erabiltzaileen arreta dei­tzeko eta haren gainean klik egin dezan. Gainera, webgunearen diseinuaren arabera, ezinbestekoa da nabarmentzen diren koloreak erabiltzea. Jakina, CTAk landing page pertsonalizatu batekin lotuta egon behar du.

Social Media Marketing: SMM sare sozialak marketin-tresna gisa erabiliz trafikoa edo arreta irabazteko prozesua da. SMMren helburua erabil­tzaileek beren sare sozialarekin partekatuko duten edukia ekoiztea da, enpresa bati bere markaren esposizioa handitzen laguntzeko eta bezeroei irismena zabaltzeko.

Egilea Admin