Esportazioen prezioak % 1,9 igo dira Euskadin bigarren hiruhilekoan, 2023ko hiruhileko beraren aldean; aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, ez da aldaketa esanguratsurik izan. Inportazioen prezioak, bestalde, % 2,4 igo dira urte artean, eta % 1,1 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Esportazio motaren arabera banakatuta, “energetikoak” % 10,1 hazi ziren aurreko urtearen aldean, eta “ez-energetikoak” % 1,7.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, ondasun “energetikoen” prezioak % 1,1 jaitsi dira eta “ez-energetikoenak” % 0,2 igo dira. Inportazioen kasuan, produktu “energetikoen” prezioen indizea % 3,6 hazi zen, urte arteko tasan, eta “ez-energetikoena” % 1,3. Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio “energetikoak” % 3,0 igo dira eta “ez-energetikoak” % 0,2 jaitsi.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, nabarmentzekoa da aurreko urtearekiko hazkundea kapital-ondasunen (% 7,6), bitarteko ondasunen (% 1,8) eta kontsumo-ondasunen (% -2,0) esportazioen prezioetan. 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, joera bera du, baina apalagoa: bitarteko ondasunek % 0,8ko hazkundea izan dute, kapital-ondasunek % 0,4koa eta kontsumo-ondasunek % 2,5ekoa.
Analisia inportazioetara bideratuta, ikusten da urte arteko konparazioan hiru ondasun-motek izan dituztela hazkundeak prezioetan: kontsumo-ondasunen % 6,5etik bitarteko ondasunen % 1,9ra eta kapital-ondasunen % 2,6ra. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Bitarteko ondasunen prezioak % 1,4 igo dira, eta Kontsumoarenak eta Kapitalarenak, berriz, % 0,3 eta % 1,1 jaitsi dira, hurrenez hurren. Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, prezioak, aurreko hiruhilekoaren aldean, igo egin ziren eremu guztietan, ELGArenak izan ezik, 0,4 jaitsi baitziren. Horrela, % 2,2 igo dira munduko gainerako herrialdeetara bideratutakoak, % 0,3 eurogunekoak eta % 0,2 EB-28koak.
2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, Munduko gainerakoan izandako hazkundea nabarmentzen da (% 14,9), jaitsierekin beste hiru eremuetan: Eurogunea (% -0,7), EB-28 (% -0,5) eta ELGA (% -0,1). Inportazioei dagokienez, ia eremu geografiko guztietan igo dira prezioak aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Munduko gainerakoan izan ezik, non % 3,1 jaitsi baitira. Aurreko hiruhilekoaren aldean, tasak positiboak dira Eurogunean eta EB-28n (% 2,5 bietan) eta ELGAn (% 2,6); jaitsi egin da munduko gainerako herrialdeetan (% -1,9).
Eraikuntza
Eustatek beste datu bat ere eman du: eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 jaitsi da 2024ko abuztuan aurreko hilaren aldean, eta % 2,5 igo da 2023ko hil beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera.
Hileko konparazioan, eraikuntzaren kostuak % 0,5 jaitsi dira eta obra zibilarenak % 0,6. 2023ko abuztuaren aldean, berriz, prezioak % 2,5 igo dira eraikuntzan eta % 2,6 obra zibilean. Aurreko hilaren, 2024ko uztailaren aldean, lehengaien kostuak % 0,6 jaitsi dira, eta lan-eskuaren kostuak, berriz, konstante mantendu dira. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostua % 1,7 igo da, eta lan-eskuarena % 5,4.
Lehengaien kostua hil artean % 0,6 jaitsi da Etxegintzan eta % 0,8 Obra zibilean. Urte arteko bilakaeran, eraikuntzako lehengaien kostuak % 1,7 igo dira eta obra zibilekoak % 1,8. Eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioek 2024ko abuztuan izan dituzte igoerarik handienak, 2023ko abuztuaren aldean: Ez-metalezko meak (% 9,8), Altzarigintza (% 3,4) eta Material elektrikoa (% 3,0) azpisektoreak. Aldiz, sektoreko lehengaiak diren produktuak produzitzen dituzten azpisektore nagusiak Energia elektrikoa eta gasa izan dira.