Hala, 30 urteko esperientzia duela, Grupo Delta espezialista da enpresentzako eta partikularrentzako offset inprimatze-sistemen eta sistema digitalen bidez soluzio grafikoak gara­tzen. Hastapenetatik, bezeroen beharretara eta pertsonalizaziora, baita berehalakotasunera ere jotzen duen industriaren digitalizaziora egokitzen jakin du taldeak.

Zifra oparoekin itxi du 2019a, zehazki, 2,2 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen iaz, % 12ko hazkundearekin. Gainera, enpresa liderra bihurtu da bere sektorean, aro digitalean funtsezkoak diren bi zutaberi esker: teknologia eta I+G.

Grupo Delta konpainiaz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Zein zerbitzu eskaintzen dituzue gaur egun?
Era askotako euskarrietan inprimatzeko zerbitzu integralak eskaintzeaz arduratzen den konpainia da Grupo Delta.
Laguntza eta aholkularitza da gure baliorik garrantzitsuena; bezeroak duen ideiatik hasi, eta ideia hori bere eskuetan izan arte, bezeroarekin harremanetan egoten garen lantalde bat gara, bai zalantzak argitzeko bai bezeroak behar duenerako.

Zeintzuk dira Grupo Deltaren bezero nagusiak? Zein sektoretan dihardute nagusiki konpainiara jotzen duten bezeroek?
Gure bezero sorta oso zabala da; egia da gehienbat ETEak direla, baina enpresa talde handiak edo unibertsitateak, autonomoak, ostalaritza, automozioa, formakuntza enpresak… oso garrantzitsuak dira guretzat.

Offset inprimaketa-sistemen eta sistema digitalen bidezko soluzio grafikoetan adituak zarete. Zeintzuk dira, zure ustez, alor honek dituen erronka eta beharrizan nagusiak?
Inprimaketaren kostua gutxi­tzean datza gure apustua. Gure ustez, tonerraren munduan ez dago etorkizunik, inteligentzia duten tintetan dago benetako etorkizuna, injet formatuan; hor aukera oso zabala izango da, eta gu horretarako prestatuta gaude.

Duela 30 urte sortua, ibilbide oparoa du Grupo Deltak. Izan ere, hastapenetan fotokopia denda bat izatetik, gaur egun, talde garrantzitsu bat izatera igaro da. Nola lortzen da garai berrietara egokitzea? Zein dira zuen arrakastaren gakoak?
Hemen azpimarratu nahiko nukeena zera da: enpresa sortu genuenetik garbi eduki dugu egunean egon behar genuela arlo guztietan, bai profesionaltasunean, bai teknologian, eta gaur egun ziur gaude arrazoi horiengatik gaudela gauden lekuan. Bezeroarekiko harreman zuzenak ere asko lagundu digu, bai guri, bai eta bezeroari ere.

Grupo Delta teknologiaren abangoardian izan da beti. I+G+B arloan inbertsio garrantzitsua egiten al duzue? Nola kudeatzen duzue talentua? Eta berrikuntza?
Tecnalia enpresarekin oso harreman estua daukagu, eta hainbat programatan izaten gara partaide, adibidez, Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen ETORGAIn. Aukera berriak sortzearekin oso erne gaude; teknologia berrietan inbertitzea oso garrantzitsua da guretzat.

Grupo Deltaren urteko fakturazioa % 12 handitu da 2019an, 2,2 milioi eurotik gora. Zerk eragin du hazkunde hori? Zein estrategiari jarraitu diozue?

Funtsean, gure enpresaren hazkundea merkatuan gertatzen denaren berri izatean datza, gure egunerokotasuna hori delako. Halaber, gure bezeroen beharretara egokitzen gara une oro, eta horrek asko egiten du bezeroarekiko. Aipagarria da, Led pantaila berriek eta kartelgintza digitalaren negozioak eman digute hazkunderik handiena, oso apustu sendoa egiten baitugu alde horretatik.

Kartel digitalen eta Led pantailen salmentarako eta alokairurako negozio-lerro berri baten alde egin duzue. Zer ekarriko du lerro horrek?
Guretzat aldaketa handia izaten ari da, baina argi daukagu teknologia dela etorkizuna eta bertan egon behar dugula. Hala, pantailen negozioa sasoian dago, emaitza oso onak ematen ari da, bai salmentan, baita alokairuan ere; gure bezeroentzat irtenbide ona izan daiteke.

Zeintzuk dira zuen helburuak 2020rako?
urtean, funtsezkoena inprimaketa formatu handian eman dezakegun hazkundea da. Gainera, pantailen proiektua ondo zehaztu nahi da, hots, erreferentzia izan nahi dugu zentzu horretan.

Nola ikusten duzu enpresaren etorkizuna epe ertain-luzera? Zein dira teknologiaren eskutik ikusiko ditugun aldaketa nabarienak?
Bada, egia esan, ezezaguna da etorkizuna; baina, nire ustez, aldaketetara egokitzen dakien enpresa bat gara, eta hori gaur egun oinarrizkoa da enpresa batek aurrera egin ahal izateko. Gure egitura oso sendoa da, eta daukagun lantaldea oso konprometituta dago enpresarekin; beraz, nahiz eta teknologia berrietara ohitu beharko dugun, ez dugu inongo arazorik izango egokitzeko.

Egilea Admin