Eustatek landutako datuen arabera, EAEko BPGd-a % 2,2 hazi da 2019ko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, eta hiruhilekotik hiruhilekorako % 0,5eko hazkundea egon da. Halaber, enpleguaren bilakaera positiboa izan da, hots, enpleguak % 1,6ko igoera izan du, eta 15.335 enplegu garbi gehiago sortu dira.
Eskaintzari erreparatuz, sektore guztiek urtetik urterako eta hiruhilekotik hiruhilekorako portaera positiboak izan dituzte. 2019an, urtetik urterako hazkundean, eraikuntzaren sektorea nabarmendu da, % 3,1eko hazkundearekin; jarraian daude zerbitzuen sektorea (% 2,5), industria (% 1,1) eta lehen sektorea (% 0,6).

Egilea Admin