Eustatek egindako zenbatespenen arabera, EAEko ondasunen esportazioek % 4,0ko igoera izan dute 2019ko abenduan, urte arteko tasan. Zenbatekoa 1.820 milioi eurokoa izan da, aurreko urteko hil bereko 1.750 milioien aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 32 jaitsi dira, eta ez-energetikoenak % 9 hazi. Lurraldeka aztertuz gero, Arabak izan du joera onena, esportazioak % 39,6 igo baitira; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, esportazioak % 2,4 eta % 6,7 jaitsi dira, hurrenez hurren.


Bestalde, Euskadiko ondasunen inportazioek, guztira, 1.509 milioi eurokoak, % 0,9 egin dute behera 2018ko abenduarekin konparatuta. Inportazio energetikoak % 6,2 jaitsi dira, eta ez-energetikoak % 1,6 hazi.

Egilea Admin