Eustatek argitaratutako datuen arabera, EAEko industria-produkzioa % 2,5 murriztu da urtarrilean 2019ko hil berarekin konparatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Halaber, iazko abenduaren aldean, industria-produkzioaren indizeak ez du aldaketarik izan, urtaroko eraginak zuzendu ondoren.


Urtarrileko indizeari dagokionez, iazko urtarrilarekin alderatuta, bestelako bilakaera izan du industria-sektore handien artean: energia % 7,3 hazi da, eta kontsumo-ondasunak % 4,1. Horien barruan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 5,0 igo dira, eta kontsumo-ondasun iraunkorrak, berriz, % 0,6. Aitzitik, bitarteko ondasunak % 6,2 jaitsi dira, eta ekipamendu-ondasunak % 3,3.

Egilea Admin