EAEko eraikuntza sektorea % 8,6 igo da 2019ko laugarren hiruhilekoan

Eustaten arabera, EAEko eraikuntzaren jarduerak urtetik urterako % 8,6ko hazkunde nominala (prezio arruntak) izan du 2019ko laugarren hiruhilekoan, lan-egutegiko termino homogeneoetan. Eraikuntzaren sektorea hazi izanaren arrazoia da bai eraikuntzaren azpisektoreak izandako portaera positiboa (zehazki, % 8,5 egin zuen gora), bai obra zibilaren azpisektoreak izandakoa (% 9,3ko hazkundea).


Halaber, sektorearen jarduera iazko laugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaroen araberako eraginak zuzendu ondoren, eraikuntzaren sektoreak % 3,2 egin du gora. Eraikuntzaren azpisektoreak % 3,1eko bilakaera positiboa izan du hiruhileko batetik bestera, eta obra zibilaren azpisektoreak, berriz, % 4,7.