CIC energiGUNEk, energia elektrokimiko eta termikoaren biltegiratzean espezializatutako ikerketarako euskal zentroak, ThermLab proiektua sortu du, euskal industriari kudeaketa termikorako irtenbide aitzindariak eskaintzeko.


CIC EnergiGUNEk jakinarazi duenez, ekimenaren helburua enpresek euren lehiakortasuna hobetu ahal izatea da, beren produktuetan eta prozesu industrialetan kudeaketa termikoko kontzeptu “berritzaileak” ezartzeak dituen abantailei esker. Hortaz, kudeaketa termiko eskasak eragindako arazo nagusiei, bereziki prestazio teknikoen murrizketari eta produktuen bizitza baliagarriari, aurre egiteko “tresna eraginkorra” bihurtu nahi du.

Hala, ThermLabek “azterketa eta test termikoetan azpiegitura aurreratuenerako sarbide zuzena” eskaintzen die enpresei, eta, horrez gain, mundu mailako ikertzaile talde baten laguntza izan dezakete.


ThermLaben sakonduz


ThermLab proiektuak material eta teknologia berriak zaintzeko eta esperimentatzeko antena bat jarri nahi du euskal industriaren zerbitzura, aurkikuntza zientifiko berrietan oinarritutako berrikuntza areagotzea ahalbidetuko duena.

ThermLabek bero-soberakina aprobetxatzen du, eta, horren bidez, ekoizpen prozesuaren ingurumen arloko inpaktua murrizten laguntzen du, kudeaketa eraginkorrak kostuak eta C02 isurketak murrizten baititu.

Egilea Admin