Uraphex by Urtech Water enpresa, "TOP101 Spain Up Nation" sarietan gizartean edota ingurumenean eragin handiena duen Nafarroako startup-aUraphex by Urtech Water enpresa, "TOP101 Spain Up Nation" sarietan gizartean edota ingurumenean eragin handiena duen Nafarroako startup-a

Kordobako Kongresu eta Erakusketa Jauregian “TOP101 Spain Up Nation” sariak banatu ziren astelehen arratsaldean, Eskualde Garapeneko Agentzien Espainiako Elkarteak (ADR Foroa) sustatuta. Elkarte horretako kide dira CEIN eta Sodena sozietate publikoak eta Berrikuntzako Enpresa Nazionala (ENISA), eta autonomia-erkidego guztietako ordezkari instituzionalek 101 sari eman zizkieten beren lurraldeetako startupei. Uxue Itoiz Nafarroako Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak eman zizkien sariak Nafarroako sei enpresei.

Galan zehar, “Uraphex by Urtech Water” aukeratu dute ekintzailetza berritzailearen “TOP101 Spain Up Nation” ekimenetan Foru Erkidegoan gizartean edota ingurumenean eragin handiena duen enpresa gisa. Nucaps, MOA Foodtech, Genbioma, Ingredalia eta Medical Plasmas enpresak ere sarituen artean daude, eta aurten lehen aldiz deitu dira.

Saritutako enpresa guztietatik, 19 (bat erkidego eta hiri autonomo bakoitzeko) gizartean eta/edo ingurumenean eragin handiagoa duten enpresa berritzaile gisa aukeratu ditu epaimahai aditu batek, eta, horrela, ENISAk bultzatzen duen “Spain Up Nation” markaren enbaxadore bihurtu dira, Espainia ekintzailetza berritzailean munduko erreferente gisa kokatzeko.

101 TOP101 startup aukeratu dira, besteak beste, talde ekintzaileen gaitasunagatik eta lidergoagatik, negozio-ereduaren berrikuntza-mailagatik eta eskalagarritasun-potentzialagatik eta nazioartekotze-gaitasunagatik. Era berean, gizartean, ekonomian eta ingurumenean duen eragina ere kontuan hartu da, Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) egiten dien ekarpenaren arabera.

Saritutako enpresek Espainiako ekosistema ekintzailean eragin handiena duten enpresa berritzaileenen zigilua lortu dute, baita networking-agenda bat, B2B saioak erakunde inbertitzaileekin, neurrira egindako prestakuntza enpresarentzat eta pitch deck entrenamendua (saio espresetarako entrenamenduak) ere. Era berean, startupen ziurtagiriaren berrikuntza-maila zuzenean onartzearen onuradun izango dira.