Estatuko KPI % 2,8ra igo da erregaien garestitzeagatikEstatuko KPI % 2,8ra igo da erregaien garestitzeagatik

Inflazioa lau hamarren igo da abenduan, urte arteko % 2,8raino, batez ere erregaien garestitzeagatik eta, neurri txikiagoan, aisialdiaren eta kulturaren prezioen gorakada handiagoagatik.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astelehen honetan argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) datu aurreratuaren arabera, azpiko tasa (elikagai freskoak eta energia barne hartzen ez dituena) bi hamarren igo da, urte arteko % 2,6raino.

KPI orokorraren bilakaera erregaien garestitzeak (iazko abenduan jaitsi ziren) eta aisialdiko eta kulturako prezioen igoera handiagoak eragin dute, 2023ko hilabete berarekin alderatuta.