Eusko Jaurlaritzak Euskadin Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) bati buruzko akordioa lortzeko konpromisoa azpimarratu duEusko Jaurlaritzak Euskadin Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) bati buruzko akordioa lortzeko konpromisoa azpimarratu duEusko Jaurlaritzak Euskadin Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) bati buruzko akordioa lortzeko konpromisoa azpimarratu du

Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak Eusko Jaurlaritzaren konpromiso “irmoa” azpimarratu du, patronalak eta sindikatuek lanbide arteko akordio bat lortu ahal izateko beharrezko baldintzak sortzeko, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) finkatzeko negoziazio-mahai batean.

Torresek errespetua agertu dio ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Lanbide arteko Gutxieneko Soldata propioaren alde Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan erregistratu duten Herri Ekimen Legegileari.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, sailburuak berretsi du Eusko Jaurlaritza konpromiso horretan lanean ari dela, baina gogorarazi du eragile sozialei eta ekonomikoei egokituko zaiela LGSren inguruan itun bat lortzea.

Gainera, gogorarazi du bere saila txosten sozioekonomikoa eta soziolaborala egiten ari dela Euskadiko LGSa izan daitekeenaren kopuru bat ezartzeko, eta kopuru hori aurtengo lehen hiruhilekoan ezagutarazten saiatuko dela.

Halaber, zehaztu du soldata hori finkatzeko ez dela beharrezkoa Estatuari inolako eskumenik eskatzea, baizik eta patronalaren eta sindikatuen arteko akordioaren bidez gauza daitekeela.