Smartphone-ek gure egunerokotasunean duten papera ukaezina da: gure bizitzako esparru oro kudeatzen ditugu haien bidez. Horregatik, aplikazio mugikorren marketin-teknika indar handiagoz errotzen ari da urteak igaro ahala. Hemen, app-en marketin eraginkorra egiteko aholku erabilgarriez hitz egingo dugu

Gaur egun, telefono adimenduna munduan gehien erabiltzen den eta gehien behar den tresnetako bat bihurtu da. Hala, web-orrietan edo online dendetan diseinu ona izateaz gain, enpresak aplikazioen merkatuetan eskuragarri dauden aplikazioak garatzeaz arduratzen dira, beren markaren presentzia digitala handitzeko, publizitatea egiteko, hartzaileak fidelizatzeko eta erabiltzaileari esperientzia berri bat eskaintzeko.

Beraz, garrantzitsua da mugikorretako app-ei arreta berezia jartzea, eta, horretarako, aplikazioen marketinean ASO (App Store Optimization, ingelesez) estrategia on bat erabiltzea ezinbestekoa da. ASO estrategia posizionamendurako mugikorretako marketin teknika bat da, eta plataformetan aplikazioa optimizatzean datza, Store bakoitzaren barruan lehen bilaketa-postuetan posizionatzeko. Izan ere, ikusgarritasuna eta hedapena zenbat eta gehiago hobetu, orduan eta gehiago izango dira deskargak. Gure aplikazioa market-etan azkar eta erraz posizionatzeko ezinbestekoak diren sei ekintza kontatuko dizkizugu:

Izen erakargarria pentsatu: app-aren izenak deigarria izan behar du, erabiltzaileak ikusiko duen lehenengo gauza da-eta. Gutxienez, gako-hitz edo keyword bat eduki behar du, aplikazioaren gaiarekin lotuta. Ezinbestekoa da izen labur eta zehatz bat aukeratzea, erraz ezagutu eta gogoratzeko modukoa.

Kategoria zuzena hautatu: garrantzitsua da aplikazioa marketean dagokion kategorian edo kategorietan sailkatzea; bestela, zaila egingo da aplikazioa bilatzea, eta erabiltzaileek ez dute erraz aurkituko.

Deskribapena zaindu: deskribapenak aplikazioa kokatzeko erabili nahi diren gako-hitzak jaso behar ditu, baina hitz horiek ez dira gehiegikeriaz erabili behar. Datu garrantzitsuak eman aplikazioaren balioa transmititzeko, eta labur azaldu.

Landing pagea webgunean: interesgarria da aplikaziori buruzko landing page optimizatu bat sortzea eta webgunean aplikazioen atal bat izatea. Horrela, Google.es-en keywords horiek kokatzen lagunduko da, eta marketetarako estekaren bat sartu ahal izango da. Googlek markaren domeinua app-arekin lotuko du.

Screenshotak gehitu: pantaila-atzipenek aplikazioaren pasarte deigarriak erakutsi behar dituzte. Screenshotei esker, errazagoa da erabiltzaileak erakartzea, app-a barrutik nolakoa den erakusten baitu eta eskaintzen dituen zerbitzuak ondo islatzea baititu.

Balorazio onak izan: erabiltzaileek erreferentzia onak izatea, bai erreseinetan (5 izar) bai iruzkinetan. Balorazio positibo asko dituzten aplikazioek produktuarekiko konfiantzan laguntzen dute. Bestalde, iruzkin negatiboak kontuan hartu behar dira, produktua hobetzeko.

Egilea Admin