• Gipuzkoako 10 herritan antolatutako10 saioak, izen-ematea zabaldu eta gutxira bete ziren.
  • Beste 14 saio antolatu dira martxoa eta apirila bitartean merkatari, ostalari eta aholkularitza eta zuzendaritzako profesionalentzat.
  • Aurreikusitako 24 saioetan1.500 izen ematera iristea espero da, hau da, Gipuzkoako merkataritza eta ostalaritza osoaren%7,5aren baliokidera.
  • Jardunaldiak Gipuzkoako 16 udalerritan izango dira.

TicketBAI merkataritzan eta ostalaritzan derrigorrez ezartzeak erantzun oso indartsua izan du Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako 10 prestakuntza saioetan. Izen-emate uholde honek Gipuzkoako Bazkundea14 saio gehiago antolatzera bultzatu du, izen ematea zabaldu aurretik lekuak agortzeko bidean daudela.

Gipuzkoako Bazkundeak sektoreari eskaintzen dion eguneroko gertuko aholkularitza, profesionalizazio eta txikizkako merkataritza laguntzeko lanaren barruan, oraindik asebeteta ez dagoen TickatBAIren inguruko informazio eta prestakuntza beharra atzeman da.

Jardunaldi hauek antolatzeko, Gipuzkoako Bazkundeak TicketBAI sistema ezartzea ahalbidetzen duten informatika irtenbideak eskaintzen dituzten enpresen lankidetza lortu du, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Sailarena ere, TicketBAIen arauzko informazioa eskaintzen baitu.

Programatutako 24 jardunaldietan, jada 1.000 izen emate baino gehiago izan dira, eta erregistro maila altu honen ondorioz, zerbitzu mota hau eskaintzen duten beste konpainia batzuekin harremanak mantentzen ari da Gipuzkoako Bazkundea saio osagarriak antolatzeko, kasu honetan 1.500 izen emateak gainditzeko asmoz.

Ezarpen hau posible da Eskualde Garapeneko Agentzien, Merkataritza Bulego Teknikoen, Merkatarien Elkarteen eta Udalen lankidetzari esker, segurtasun baldintzetan presentzial formatuan garatuko diren jardunaldi hauek ospatzeko espazioak eskaintzen dituztenak.

TicketBAI (TBAI) ezartzea, txikizkako merkataritzarako eta ostalaritzarako derrigorrezko neurria izateaz gain, negozio horiek beren digitalizazio prozesuan aurrera egiteko aukera bat ere bada, administrazio kudeaketa sinplifikatuz eta denbora aurreztea.

Beasain (bi), Donostia-San Sebastian (hiru), Elgoibar (bi), Errenteria, Hernani, Hondarribia, Oñati, Tolosa (bi), Zarautz, Zumarraga, Arrasate (bi), Irun (bi), Ordizia, Zumaia, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa dira gaur egun TicketBAI-n prestakuntza-ekintzak programatuta dituzten herriak.

Egilea Admin