Asko dira Interneten eta sare sozialetan presentzia duten konpainiak. Horrela, Social Media Marketin estrategiek indarra hartu dute, mundu digitalean hainbat komunikazio-kanal irekitzen dituen tresna sorta bat baita. Hemen, Social Media Marketin eraginkorra gauzatzeko ekidin beharreko akatsez hitz egingo dugu

Marka guztiak mundu digitalean sartu diren honetan, sare sozialak garrantzi handiko plataforma bihurtu dira. Konpainiek sare sozialak erabiltzen dituzte beren marketin-estrategietarako, hartzaileekin harreman askoz ere arinagoa eta zuzenagoa ahalbidetzen baitute. Konpainientzat, plataforma sozialak erabiltzea ia ezinbestekoa da, eta sare sozialetan marketin-estrategia ona izatea funtsezkoa da.

Beraz, gero eta garrantzitsuagoa da Social Media Marketinen (SMM) estrategia ona izatea. Horrela, SMM enpresa edo erakunde batek bere produktuak zein zerbitzuak sustatzeko eta sare sozialen laguntzarekin bere xede-publikoarekin lotura bat eraikitzeko egiten dituen ekintzen multzoa da. Oso ohikoa da sare sozialetan akatsak egitea, eta, ondorioz, baliteke tresna horiei etekinik handiena ez ateratzea. Horrela, hurrengo lerroetan, SMM estrategia arrakastatsua bermatzeko saihestu behar diren sei akats arrunt azalduko dizkizugu:

Kanal guztiak modu berean erabiltzea: sare sozial bakoitza modu desberdinean erabili behar da. Kanal guztietan eduki bera partekatzen bada, engagementa galduko da kasu gehienetan, erabiltzaileak beste eduki mota bat espero baitu. Twitterren mezu laburrak sortzea, Instagramera eduki oso bisuala igotzea eta Facebooken engagementa sortzen saiatzea da gomendioa.

Perfila bertan behera uztea: sare sozial batean profil bat sortzen bada, eguneratuta eduki behar da. Maiztasun jakin batekin argitaratzen ez bada eta profila bertan behera uzten bada, jarraitzaileentzat interesgarriak izateari utziko diogu eta Googlek ez gaitu kontuan hartuko bilaketaren emaitzetan.

Hashtag gehiegi erabiltzea: hashtagei esker, post jakin batek ospe handiagoa lor dezake. Beraz, erabiltzen diren hashtagek zerikusia izan behar dute argitaratzen denarekin. Garrantzi txikiko hashtag asko erabiltzea baino eraginkorragoa da hashtag labur, erraz eta garrantzitsuak erabiltzea.

Elkarreragin gutxi: hartzaileekin elkarreragin gutxi izatea akats handia da, sare sozialak apartak baitira xede-hartzaileekin elkarrekintza sortzeko. Marka batek publikoa handitu nahi badu, jarraitzaileei arreta jarri behar die, haien galderei erantzunda eta iradokizunak kontuan hartuta. Bezeroek beren iritziak kontuan hartzen dituztela sentitu behar dute.

Emaitza digitalak kontuan ez hartzea: plataforma sozialak direnean, enpresak lortzen edo galtzen duen jarraitzaile kopuruaren etengabeko jarraipena egin behar du. Estrategia berriak sortu edo dagoeneko sortuta dauden estrategiak hobetu egin behar dira, audientzia zabalagoa lortzeko.