Urtarrilean 109.361 langabe erregistratu ziren Euskadiko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) bulegoetan, hau da, aurreko hilean baino 1.981 gehiago (+ % 1,84), Lan Ministerioak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
Urte arteko datuei erreparatuz gero, ordea, langabezia 1.868 pertsonatan murriztu da EAEn, 2024ko lehen hilabetearekin alderatuta, % 1,68 gutxiago.
Lurraldeka
Bizkaian 1.148 langabe gehiago izan dira abenduaren aldean (+ % 1,89), eta 997 gutxiago 2024ko urtarrilaren aldean (- % 1,59); guztira 61.761 langabetu daude.
Gipuzkoan, urtarrilean 543 langabe gehiago izan dira, hau da, abenduko datuekin alderatuta % 1,91 gehiago. Aitzitik, urteko konparazioan % 1,98 gutxiago izan da, 586 langabe gutxiago, 28.961 guztira.
Araban, 18.639 langabe daude, urtarrilean 290 gehiago; hau da, aurreko hilean baino % 1,58 gehiago. Aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta, 285 langabe gutxiago daude, hau da, % 1,51 gutxiago.
60.356 kontratu berri
Kontratazioari dagokionez, urtarrilean 60.356 kontratu berri sinatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 14.369 (% 23,8) mugagabeak izan dira.
Espainiako estatuan, oro har, 38.725 langabe gehiago izan dira urtarrilaren amaieran, aurreko hilaren aldean (% 1,51). 2024ko urtarrilaren aldean, 168.417 langabe gutxiago (% – 6,08).