Azken urteotan, gora egin du sare sozialetan eragin handia duten erabiltzaileen kopuruak, eta markak pertsona horien eragiteko ahalmenaz ohartu dira. Horrela, Influencer Marketing izeneko marketin-estrategia arrakasta handia izaten ari da, hau da, marken eta Interneten ikusgarritasun handia duten pertsonen arteko lankidetza-loturak lortzea helburu duen estrategia. Hurrengo lerroetan, Influencer Marketing arrakastatsua bermatzeko ezinbestekoak diren gomendioez hitz egingo dugu

Internetek, eta batez ere gaur egun izen handia duten sare sozialek, Instagram, Tik Tok eta Youtubek, besteak beste, influencer izenarekin ezagutzen diren pertsona batzuk agertzea eragin dute. Hala, influencer direlakoak ikusgarritasun eta protagonismo handiko pertsonak dira, eta erreferente bihurtu dira erabiltzaile askorentzat. Hori kontuan hartuta, sare sozialetako famatu horiek ezinbestekoak dira markentzat; izan ere, influencer batek produktu jakin bat kritikatzen badu, edo, besterik gabe, arropa-marka bat erabiltzen agertzen bada, marka jakin baten ikusgarritasuna handitu dezake, eta, beraz, salmentek nabarmen egin dezakete gora.

Hortaz, influencerekin lan egitea marken jarduera nagusietako bat da gaur egun, batez ere enpresa baten hedapena eta ikusgarritasuna handitzeko edo publikoarekin engagement sortzeko. Kanpainetan, Influencer Marketing tekniken erabilera arrakasta izaten ari da, eraginkortasunagatik eta inbertsioaren itzulera mailan (ROI) dituen emaitza izugarriengatik.

Azpimarratzekoa da oraindik ere enpresa batzuek ez dakitela Influencer Marketing estrategia eraginkorrak garatzen; horregatik, hemen azalduko dizkizugu estrategia on bat gauzatzeko kontuan hartu behar dituzun bost trikimailuak:

Influencer egokia hautatu: influencer egokia aukeratzea helburuak finkatzea bezain garrantzitsua da. Markarekin, produktuekin eta, batez ere, zure xede-publikoarekin bat egiten duen norbait aukeratu behar da. Segmentatu influencer ideala zure targetaren arabera, bai eta bere argitalpenen tipologiaren arabera ere.

Erabiltzaileak protagonista: erabiltzaileek sortutako edukia partekatzea marka bat humanizatzeko tresnarik onenetako bat da, eta, gainera, publikoa enpresa batekin harremanetan jartzera bultzatzen du.

Sustapen-kodeak: influencer bakoitzari sustapen-kode bakar eta errepikaezina partekatzean datza, haiek beren publikoarekin partekatu dezaten. Ekintza horren onuren artean, kanpaina baten ROI delakoa arakatu ahal izatea eta markak bihurketak areagotzea nabarmentzen dira.

Errendimendua neurtu: “atsegin dut” kopuruak ez du ezer esaten. Begiratu bihurketak, zenbat erabiltzailek bisitatu duten zure profila influencer eduki batetik abiatuta, eta erosketei bide eman dien. Neurketa horiek egiteko, sare sozialetara bideratutako funtzioak dituzten analisi-tresnak gehitu. Gainera, argitalpen horien iruzkinak berrikusi, iritziak ezagutzeko eta audientzia zuzena lortzen ari zaren ondorioztatzeko.

Harreman pertsonala: argitalpenen tonuari edo motari buruzko akordio batera iristen zareten arren, influencerak askatasun narratiboa izatea ezinbestekoa da, bere irudiarekin eta me­zuekin koherentea izateko.

Egilea Admin