Martxotik presente egon den pandemiak hitz berri bat sartu du egunerokotasunean: telelana. Konfinamendu garaian, hainbat langilek bulegotzat hartu behar izan zuten beren logela, egongela edo dena delakoa. Oraingoan, COVID-19aren bigarren olatuko mugimendu murrizketak direla-eta, ematen du udaberriko ohiturak berrartu beharko direla. Etxetik lan egiteko egoeran bazarete, hemen dituzue aholku batzuk, etxetik lan eginez gero, motibazioa eta produktibitate maila mantentzeko

Telelanerako espazio esklusiboa

Produktiboa izateko eta lanean ari garela pentsatzeko lehen araua da ohearen gainean edo eremu horretan ez egitea lan, ez eta familiako gainerako kideekin batera egitea ere. Ez du balio ordenagailu eramangarria hara eta hona eramatea: orain, egongelan; gero, sofa gainean, telebista ikusten dugun bitartean. Telelanak langilearen erantzukizun propioa eskatzen du, eta, beraz, horretarako espazio esklusibo bat behar dugu, etxeko gainerakoetatik ondo bereizia. Ondo argiztatutako gela bat, mahai bat, aulki ergonomiko bat eta kontzentrazioa sustatuko duen espazio lasai bat. Horrek guztiak emankorragoak izaten lagunduko digu.

Etxean egon arren, inoiz ez pijaman

Etxean gaude, egia da. Bertan, eroso egotea gustatzen zaigu, egia da. Hala ere, telelana egiteko eta saiakeran arrakasta izateko gomendioetako bat “lan egingo dugula sentitzea” da. Horregatik, pijama edo estiloko arropa jantzita joateak ez du laguntzen. Modu formalagoan janzteak askoz gehiago mentalizatzen gaitu zereginari begira.

Ordutegi bat bete behar duzu

Posible da enpresak berak ordutegi finkoa ezartzea. Kasu horretan, etxeko lanekin antolatu behar da, eta argi mugatu behar dira lan-denbora eta familia-denbora. Bestalde, enpresarekin edo bezeroekin ordutegi bat ezarrita ez badugu, guk geuk egingo dugu. Errutina finkoak ezartzeak, eguneroko helburuak ezartzeak eta horiek betetzeak denbora hobeto kudeatzen lagunduko digute. Egokiena da ez aritzea lanean 24 orduz, gauez eta asteko zazpi egunetan.

Atseden hartzeko eta jateko etenaldiak ezarri behar dituzu

Etenaldiak egin ditzakezu, eta, izatez, egin behar dituzu. Hamaiketakoa hartzeko edo korrika egiteko ordu erdiko tartea hartzea ideia ona da. Bazkaltzeko ordu erdiko atsedenaldia har dezakezu, eta hartu behar duzu. Une horretan, guztiz debekatuta dago ordenagailua ondoan izatea. Egokiena idazmahaiaren eta ordenagailuaren aurrean denbora luzez ez egotea da.

Komunikazio-kanalak zehaztu

Telelana egiteko beste gomendioetako bat da lankideekin eta nagusiekin komunikazio-kanalak ezartzea. Posta edo bideo-deiak erabil ditzakegu. Halaber, baloratu behar dugu ea komeni den alderdi pertsonalak eta lan-arloak bat egiten duten Whatsapp edo berehalako beste mezularitza-mota bat erabiltzea. Hori erabaki egin behar da.

Deskonexio digitalerako denbora-tarteak ezarri Telelana amaitzen duzunean, mugikorra isilduko duzu. Ez berrikusi etengabe zure posta, mezuen jakinarazpenak eta sare sozialetako jakinarazpenak. Lan-eremutik atera ondoren, gure gailuek gehitzen diguten buru-karga estres-iturria izan daiteke. Ikas dezagun erabiltzen, eta, batez ere, telefonoa noizean behin alde batera uzten.

Egilea Admin