Urte berri bat hasi da, ilusioz, proiektuz eta desio berriz beteta, bereziki 2020an jasan ditugun gaitzen ostean. Halako data bereziak une ezin hobeak dira norberaren etorkizun finantzarioa planteatzeko. Alde batera gelditu dira festetako aparteko gastuak, eta hurrengo hilabeteak aukera gisa ikusi behar dira gure ekonomia eguneratzeko. Baina nola hobetu finantzak Gabonen ondoren? Urtarrileko aldapa arrakastaz gainditzea ez da hain zaila izango, aholku batzuei jarraitzen badiezu

Aurrekontu bat sortu

Zure finantzak kontsultatu, zure benetako egoera jakiteko. Alde batetik, kontuan izan dauzkazun diru-sarrerak, oraingoak zein hurrengo hilabeteetan espero dituzunak. Garrantzitsua da jakitea zein den norberaren abiapuntua. Bestalde, gastu arruntak kalkulatu behar dira, eta ezin dugu ahaztu kopuru jakin bat gorde behar dugula sor daitezkeen ezustekoetarako. Datu horiekin, eta errealista izanik, egin ezazu gastuen aurreikuspena. Horrela, zure aurrekontua zein den jakin dezakezu, eta erabakiak hartzeko ezinbesteko informazioa eskura eduki. Batzuetan, kosta egiten da urtea hasi eta zenbakiak egitea, baina uste baino errazagoa da.

Helburuak ezarri

Ezin duzu zure dirua gastatu zuretzat garrantzitsuak diren gauzetan, gauza horiek zeintzuk diren ez badakizu. Ondorioz, behin zure aurrekontua zein den jakinda, epe labur, ertain eta luzerako zure finantza-helburuak zeintzuk izatea nahi duzun planteatu. Lagungarria izan daiteke paper batean islatzea. Hurrengo urratsa horiek nola lortu lehenestea eta plan bat egitea da. Aurrezteko helburuak lehenesteko moduari dagokionez, lagungarri izango zaizkizun jarraibide batzuk emango dizkizugu. Zure finantza-egoera eta helburuak zein diren jakinik, maila praktikoagoan finkatu ditzakezu gehieneko gastu- eta aurrezki-helburuak. Horrek, Gabonen ondoren zure finantzak hobetzen laguntzeaz gain, epe ertain eta luzera zure egoera ekonomikoa hobetuko duen ohitura on bat sortzen lagunduko dizu.

Gastuak murriztu

Lehentasunak ezartzerakoan, benetan beharrezkoak ez diren gastuak daudela konturatuko zara. Aisialdian gastatzen duzuna berrikus dezakezu, adibidez. Aurrezteko beste modu bat ohitura aldaketan dago, adibidez, lanera bizikletaz joatea, gimnasio bat ez ordaintzeko. Izan ere, dirua aurrezten lagun diezazuketen denbora-pasa asko daude. Beste gastu batzuk saihestezinak dira, baina, agian, murriztu egin daitezke. Ohiko gastuak aztertzea oso eraginkorra da. Telefono, gas, argindar, aseguru eta abarren kontratuak berrikusteak edo nahi dituzun produktuak prezio hobean aurki ditzakezun janari-dendara joateak hilean aurrezpen txiki bat ekar dezake, baina 12 hilabeteren buruan, aurrezte nabarmena da.

Zuhurra izan gastu-tentazioekin

Urtarrila merkealdi handien hilabetea izaten da. Jakina, batzuetan kosta egiten da beherapenei uko egitea. Dena dela, zenbait ohitura har ditzakezu, zeure burua prestatzeko eta merkealdiaz eta prezio bereziez (Black Friday,…) gozatu ahal izateko, zure finantza-helburuetatik aldendu gabe. Egin nahi dituzun erosketak planifikatzea da gakoetako bat. Merkealdiak aukera ona dira behar ditugun produktuak (arropa, etab.) prezio hobean lortzeko.

Egilea Admin