Kevo Technologies konpainiak elkarrizketa-interfaze adimendunak garatzen ditu prozesuen automatizazio robotikorako. Konpainiaren bizitza laburra bada ere, 2018an jaio baitzen, Oiartzunen (Gipuzkoa) egoitza duen start-upak bide arrakastatsua eta etorkizun oparoa ditu. Sei pertsonako talde batek osatzen du ekimena, eta ahots-laguntzaile birtualen garapenean lan egiten dute, turismorako, osasunerako edo industriarako aplikazio praktikoekin. Kevo Tecnologies enpresen komunikzio-prozesuetan hizketaren eta hizkuntzaren teknologien aplikazioa gauzatzen ari da.

Gaur egun, adimen artifizialak gure eguneroko bizitzan jokatzen duen papera ukaezina da, erosten ditugun produktu eta zerbitzu teknologiko gehienetan baitago: edukia zure lehentasunen arabera pertsonalizatzeko gai diren smart-TVak, ebakuntza-gela batean operazioak egiten dituzten robotak edo zure gustu musikalak ezagutzen dituzten mugikorretarako app-ak. Adimen artifizialaren potentziala kontuan hartuta, Kevo Technologies konpainiak laguntzaile birtualak garatzen ditu hainbat sektoretako aplikazio praktikoekin.

Kevo Technologiesen txatbotak, Big Data, laguntzaile birtualak, IoT eta VoIPren adimen artifiziala osatzen duten plataformak eraikitzen dituzte. Horrela, elkarrizketa-interfaze adimendunak garatzen ditu prozesuen automatizazio robotikorako. Elkarrekintza eta kudeaketa eskatzen duten zereginetan gizakiaren ekintzak erreplikatzen ditu, eta giza baliabideak askatzen ditu negozioari balioa ematen dioten zereginetarako. Beraz, esan daiteke Kevo Technologies enpresen, pertsonen eta lurraldearen eraginkortasuna errazten duena dela.

Era berean, start-up honen arrakasta BIND 4.0 lehiaketaren 4. edizioko proiektu teknologiko onenaren hautaketan islatzen da. Hau da, Kevo Technologiesek 78 herrialdetako 577 enpresaren hautagaitzaren arteko iragazkia gainditu behar izan du BIND 4.0 programaren 4. edizioan sartzeko, eta aurkeztutako proiektu berritzaile estrategikoenetako bat da. BIND 4.0 programaren barruan, Kevo Technologiesek adimen artifizialean oinarritutako proiektu bat garatu du Sidenorrentzat, hau da, altzairu luze berezien ekoizpenean liderra eta pieza forjatuen munduko fabrikatzaile nagusietako batentzat. Zehazki, elkarrizketa adimendunerako interfaze bat diseinatu du, administrariak balio erantsi txikieneko lanetatik askatzeko.

Hala, Sidenorrentzat garatutako proiektua telefono bidezko kudeatzaile birtual bat da, zenbait administrazio-zeregin kudeatzeko eta automatizatzeko gai dena, hizketa prozesatzeko teknologiei eta hizkuntza naturalari esker.

Angara

Kevo Technologiesek, hilabete askotako garapenaren ondoren, bere lehen produktua merkaturatu du, Angara izenekoa. Angara merkataritza-kudeaketa automatizatzeko B2B2C plataforma –B2B eta B2C multzoak biltzen dituen merkataritza elektronikoko modalitatea– da, hots, ahotsean eta adimen artifizialean oinarritutako kudeatzaile komertzial birtuala da.

Angara goi-mailako produktua da, berritzailea eta proiekzio handikoa, enpresen egunerokotasunean aplikatutako adimen artifizialaren irismenaren erakusgarri. Gauzak horrela, Angara bot bat da, hau da, Internet bidez zeregin errepikakorrak automatikoki egiten dituen programa informatiko bat, bezeroekin komunikatzeko pentsatuta dagoena. Horrela, bot horrek prozesu eta zeregin konplexuak ahotsaren bidez egiteko aukera ematen die enpresei, denbora eta baliabideak aurreztuz.

Izan ere, Angara gai da 10.000 telefono-dei aldi berean egiteko, bezeroekin elkarreraginean aritzeko, eskaerak jasotzeko, fakturak igortzeko eta abar. Nabarmendu behar da 24 orduko erabilgarritasuna duen zerbitzua dela, eta, beraz, merkataritza-kudeaketa azkarra ahalbidetzen duela, ia giza baliabiderik gabe. Botak berak jasotzen ditu bezeroen datuak, eta fakturak zuzenean bidaltzen dizkie mugikorrera. Elikaduraren sektorean erabiltzen hasi dira sistema hau. “Adibidez, eskaeren bilketa automatizatzeko eta logistika hobetzeko”, azaldu du Javier Manzano konpainiako arduradun nagusiak.

Egilea Admin