Estatuko etxebizitzen prezioak % 8,4 egin du gora 2024an, 2007tik izan duen igoerarik handienaEstatuko etxebizitzen prezioak gora egin du hamaika urtez, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) zabaldutako azken datuen arabera.

Etxebizitzaren prezioa batez beste % 8,4 garestitu zen 2024an, 2007tik izan den tasarik altuena (orduan hasi zen estatistika horren seriea), eta 11 urtez gora egin zuen, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan zabaldutako datuen arabera.

Tipologien arabera, bigarren eskuko etxebizitzen prezioa batez beste % 8 igo zen 2024an, 2007tik izan duen igoerarik handiena; etxebizitza berrien prezioa, berriz, % 10,9 igo zen, eta 2007tik ez zen hainbeste igo. 2024an, etxebizitzaren prezioa urte arteko % 6,3 garestitu zen lehen hiruhilekoan, % 7,8 bigarrenean, % 8,1 hirugarrenean eta % 11,3 laugarrenean.