2019an, Bee Agritech sortu zen EHUko Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterrean: “Master honetan elkar ezagutu genuen eta hiru bazkideak elkartu ginen: Lorena Ruiz de Larrinaga, María del Carmen Navarro eta José Miguel León Roda”. Produktu ekologikoen eskaria egunetik egunera handiagoa dela ikusi zuten orduan: “zorionez, osasunarekiko kezka handiagoa dago, eta klima aldaketa iraultzeko beharra”.

Hala ere, nekazaritza industrialak elikaduraren egungo merkatuan nagusi izaten jarraitzen du: “Konturatu ginen landa-eremuan agrotoxikoen gehiegizko erabilerak eta izurriteek, Varroa kasu, erle gehienak akabatzen dituztela. Beraz, nekazarien eta erlezainen uztetan produktibitate txikia eragiten ari da polinizazioa murriztea, eta, horrekin batera, gehiegizko agrotoxikoengatik lurrean mantenugairik ez egotea”.

Fenomeno horri aurre egiteko, berrikuntza eta teknologia ditu ardatz proiektu honek. Bee Agritech proiektuak berrikuntza eta teknologia landa-eremura eramatea du helburu. Egitasmoaren kideek azpimarratzen dutenez, haien lehen ikerketetan, lehen sektoreko berrikuntza urria izan zen konklusio nagusietako bat. Horregatik, laborategietan garatutako teknologiak landara eramatea eta benetan behar dutenen eskura jartzea proposatzen dute ekintzaileek: “Oso garrantzitsua da laborategietan ikasitakoa lehen mailan aplikatzea; izan ere, horrela bakarrik eskain diezazkiekegu kalitatezko irtenbideak sektorearen egungo arazoei.”

Bee Agritechetik adierazten dutenez, “gero eta handiagoa da elikadura ekologikoaren eskaria, osasungarriagoa eta jasangarriagoa, baina ia ez zaie kalitatezko irtenbiderik eskaintzen nekazari eta erlezainei, beren uzta tradizionalak ekologiko bihurtzeko”. Oso beharrezkoa ikusten dute ezagutza bioteknologikoak laborategitik ateratzea eta produktu gisa landara transferitzea, gizartean eragin positiboa izan dezaten.

Lehen sektorea berritzen

Enpresa honek lehen sektoreko berrikuntzaren aldeko apustua egiten du: bioeskaintzaileak digitalizatzen dituzte, eta horiek eskaintzen dituzten abantailak ezartzen. Bee Agritechek biozientziaren bidetik jorratzen du bere bidea, sektore honetan oso beharrezkoa den aurrerapausoa. Biztanleriaren hazkunde esponentzialaren aurrean, elikagai falta arazo larria izango litzateke gizartearentzat. Nekazarien eta erlezainen negozioen produktibitatea handitzea funtsezkoa dela argudiatzen dute, betiere, ikuspuntu jasangarri batetik.

Sektorearen digitalizazioari esker, laboreen produktibitatea handitu ahal izango da, eta, horretarako, biofertilizatzaileak eta ura erabiliko dira, kopuru egokian: izurrien arazoa murriztuko da horrela. Era berean, mikroorganismoetan eta materia organikoan oinarritutako bioeskaintzaileen erabilerak uzten produktibitatea handitzen du, lurzoruak berpizten ditu, biodibertsitatea babesten du eta klima-aldaketari aurre egiten dio.

Hala ere, digitalizazio prozesuaren barnean, ekoizle handi eta txikien artean dagoen arrakala arazo larritzat hartzen dute: “ekoizle txikiek ez dute teknologietan inbertitzen, garestiegia baita haientzat”. Horregatik, Bee Agritechetik planteatzen dute zerbitzu gisa eskaintzea, guztientzat eskuragarri egon dadin.

Enpresako ekintzaileek beren proiektuak eskaini ahal dituen I+G berritasunak azaldu dituzte. Lehenik eta behin, erlezaintzaren sektorerako, CSIC, Aleo Vitro eta ENBA proiektuekin batera lan egin dute Varroa akaro suntsitzailearen aurkako biozida bat garatzeko, landare-jatorriko estraktu organikoetan oinarrituta, laborategian varroari aurre egiteko eraginkorrak izan baitira. Gainera, apitoxina erauzteko makina baten prototipoa garatzen ari dira, erlezainek beren produktu eskaintza handitu ahal izan dezaten.

Bestalde, nekazaritza-sektorean pentsatuta, biofertilizanteak diseinatzen dituzte. Produktu horiek ekonomia zirkularraren sistemaren bidez ekoiztu dira, eta uzten produktibitatea handitzen dute, mantenugaien bioerabilgarritasuna hobetzean.

Egilea Admin