Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Bikzaiko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan egingo da otsailaren 26tik 27ra bitarte Empack y Logistics & Automation azoka. Bertan, packaging, logistika, intralogistika, automatizazio eta garraio arloko azken joerak eta berritasunak aurkeztuko dituzte. Lurraldean egingo duen hirugarren edizio honetan, ekimenak SPRI Taldearen babesa jasoko du eta, bi egunez, enpresak, adituak eta hornitzaileak bilduko ditu. Hala, sektoreak Espainiako iparraldean egiten den topagune bakarra izango da.

Aurten, zehazki, hornikuntza-katearen optimizazioa, digitalizazioa eta jasangarritasuna izango dira edizioaren funtsezko ardatzetako batzuk, eta sektoreak gaur egun dituen joerak eta beharrak islatuko dituzte.

Gainera, Mugikortasuneko eta Logistikako Klusterrak, kongresuaren baitan, Euskadiko Jardunaldi Logistikoaren hamargarren edizioa antolatuko du. Klusterra stand propioarekin egongo da azokan eta, bertatik, sektorea eta bazkideen ahalmenak ordezkatuko ditu. Klusterreko egitarau osoa eta jardunaldian parte hartzeko eta azokara joateko akreditazio bateratua Klusterraren webgunean, jardunaldiari buruzko orrian, eskura daitezke.

Empack y Logistics & Automation kongresuak erakusketa eremu zabala eskainiko du eta, bertan, parte-hartzaileek zuzen-zuzenean ezagutu ahal izango dituzte honako hauekin lotutako soluzio berritzaileak: ontziak, paketatzeak, intralogistika, automatizazioa, biltegiratzea, robotika, garraioa eta azken milia.

Honako hauek izango dira aurten bertan egongo diren marketako batzuk: A-Safe, Aliernet, Bandall Ibérica, Blickle, Cadepa Global Packaging, ControlPack Systems, Lyl Ingenieria, Rajapack, Signos, Sicnova, System Logistics Spain, Valsay, Trebol Group, besteak beste.

Sektore horiekin lotutako marken aukera zabalaz gain, Empack y Logistics & Automationek konferentzien eta mahai-inguruen programa ere eskainiko du eta, horietan, adituek industria horiek aurrean dituzten erronkak eta aukerak aztertuko dituzte. Bestalde, zuzeneko erakustaldiak eta profesionalen artean ezagutza trukatzea eta negozio-aukera berriak sortzea errazteko diseinatutako networkingeko jarduerak ere egingo dira.

Topaketa Easyfairsek antolatu du eta, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren babesaz gain, lurraldeko erakunde nagusien eta sektoreko erakunde espezializatuen laguntza ere jaso du: EITB, Basque Food Cluster, Bilboko Portua, Uniport, Euskadiko Logistikako eta Mugikortasuneko Klusterra (MLC), eta Mugikortasun Iraunkorra eta Logistikako Euskal Erakundea (LEE), besteak beste.

Egilea Andoni Beitia