Bilbao Ekintzako Ekintzailetza Zentroak 2024. urtean lortutako datuak aurkeztu ditu gaur Bilboko Udalak, hain zuzen, sortutako negozio eta enpresa berrien jarduerei buruzkoak.
Zifren arabera, zentroak 2.372 pertsonari eman zein arreta, 2023aren aldean %16ko hazkundea izanik; gainera, orotara 597 enpresa-ekimenen proposamenak jaso zituzten Ensanche eraikinean, 2023an baino 115 proposamen gehiago. Enpresa-ideia horietatik 204 negozio jarri ziren martxan: “azken zazpi urteetako daturik onena”. Enpresa berri horiek, aldi berean, 293 enplegu sortu zituzten.
Sektoreka, negozio berrien gehiengoa, %40, merkataritza jarduerekin ala ostalaritzarekin loturikoa izan da: 21 saltoki, osasun eta ongizateari lotutako 29 negozio, 22 ostalaritza zerbitzu, eta ile-apainketa zein estetikaren esparruko 11 enpresa. Gainerako %25 sormen-eta kultura-industrien esparruko negozioak izan dira, eta enpresentzako zerbitzu aurreratuek %10 osatzen dute.
Udalak nabarmendu du sortutako enpresen herena baino gehiago, %35, migratzaileek sortu dutela, 2023an baino %4 gehiago. Zifra bereziki altua da 2021eko datuarekin alderatuta, garai hartan sortutako enpresen %4 soilik sortzen baitzuten migratzaileek.
Gazteen ekintzailetza ere azpimarratu du Bilboko Udalak. Izan ere, sortutako proiektuen %79aren kasuan, ekintzaileek 45 urte baino gutxiago zituzten. Negozio horien erdiak sortu zituzten emakumeek.
Kontxi Claver Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziak positiboko hitz egin du Bilboko Udalak eskaintzen duen zerbitzuak emandako datuei buruz: “Udal-zerbitzuek balio handia ematen diete ekintzaileei, laguntza pertsonalizatua eta doakoa ematen baitiete ibilbide osoan”.