Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza.
Maiatzaren 13tik 15era, ‘Foodtech Startup Forum’ izango da Barakaldoko BECen, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, besteak beste. Foro honek ‘foodtech’ arloko soluzio disruptiboenak bilduko ditu, ‘F4F-Expo Foodtech 2025 eta Pick & Pack for Food Industry ekitaldien barruan. 200 enpresa inguruk parte hartuko dute, eta, horietatik, 60 berritzaileenak hautatuko dira, beren proiektuak hainbat inbertsio-funts eta merkatuko konpainia liderrei aurkezteko.
Aurreko 5 edizioetan, Foodtech Startup Forum ezinbesteko hitzordua bihurtu da elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloan punta-puntako soluzioak aurkeztu nahi dituzten ekintzaile eta startupentzat, NEBEXTek eta AZTIk, ekitaldiko antolatzaileak nabarmendu dutenez.
Hiru jardunaldietan zehar, foro honetan azken belaunaldiko teknologietan oinarritutako soluzioak eta proiektuak aurkeztuko dira: AA, data analytics, blockchain, genetika, bioteknologia, loT edo ikuspen artifiziala, besteak beste, sektoreari etorkizun digitalago, jasangarriago eta eraginkorrago baterantz eboluzionatzen laguntzeko.
200 startupek parte hartuko dute edizio berri honetan, adituen batzorde batek ebaluatuko dituztenak. Hauetatik, 60 berritzaileenak hautatuko ditu, Expo Foodtech ekitaldian beren proiektua aurkeztu ahal izango duteank, merkatuko inbertsio-funts eta enpresa liderren aurrean. Horrez gain, hautatutako hazkunde bidean dauden enpresak, Foodtech Innovation Awards 2025 sarietarako hautagai zuzenak izango dira: elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, soluzio edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek Foodtech Startup Forumean parte hartzeko hautagaitza aurkeztu ahal izango dute datorren apirilaren 1era arte.
Aurten, Foodtech Startup Forumek hazkunde bidean dauden hainbat arlotako enpresen soluzioak aurkeztuko ditu, hala nola automatizazioa eta robotika, 4.0 industria, hozte klimatikoa, logistika, ingurumena eta energia, agritech, elikagaien prozesamendua, elikagaien ontziratzea, elikagaien zientzia edo elikagaien segurtasuna.
Hala, antolakuntzatik adierazi dutenez, foroa “elikaduraren industrian ekintzailetza eta berrikuntza proiektu disruptiboenak bultzatzeko ezagutza plataforma giltzarri gisa finkatzen da, sektorearen erronka nagusi batzuei erantzuna emateko, hala nola elikagaien prozesaketan efizientzia optimizatzea edo trazabilitatea hobetzea”, besteak beste.
Hautatutako startupak corporate venturesekin, nazioarteko kluster teknologikoekin eta elikaduraren sektore osoarekin bildu ahal izango dira. Gainera, harremanak izango dituzte gobernu-agentziekin, klusterrekin eta elkarteekin, unibertsitateekin eta teknologia- eta berrikuntza-zentroekin, inkubagailuekin eta azeleratzaileekin, sinergiak ezarri ahal izan ditzaten.