Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du Smart Mobility Industry 2025 programa, Gipuzkoako enpresa-ehuna mugikortasun iraunkorraren eremuan eralda dadin sustatzeko laguntza-lerroa.
890.000 euroko aurrekontuarekin, ekimenak lehiakortasuna indartzea eta konpainiak sektoreko paradigma berrietara egokitzea du helburu.
3 ildo nagusi
Smart Mobility Industry 2025 programak hiru jarduera-ildo nagusitan egituratzen ditu bere laguntzak. Lehenengoa 300.000 euroko zuzkidura duten proiektu pilotuetarako da, mugikortasun iraunkorreko irtenbide berriekin esperimentatzea ahalbidetuko duten ekimen berritzaileak garatzeko. Bestalde, bigarren lerroak, enpresa-lehiakortasunekoak, 130.000 euro izango ditu industria-sarea indartzeko, enpresei dibertsifikatzen eta sektorearen erronka berrietara egokitzen lagunduz. Hirugarren lerroak, berriz, berrikuntza teknologikoa du helburu, eta 460.000 euro ditu elektromugikortasunari, karga-azpiegiturari eta gidatze autonomoari aplikatutako teknologia berrietan inbertsioa sustatzeko.
Irune Berasaluzek, Gobernantzako diputatuak, nabarmendu zuen deialdi hau beste urrats bat dela Gipuzkoak elektromugikortasunaren industrian erreferente gisa finkatzeko egin duen apustuan. “Laguntza hauekin berrikuntza eta jasangarritasuna bultzatzen jarraitzen dugu, Gipuzkoa etorkizuneko mugikortasunaren abangoardian egongo den lurraldea izango dela ziurtatuz”, azpimarratu zuen.