2024an, 13.000 lagun joan ziren Informazioaren Teknologiei buruz SPRIk antolatzen dituen prestakuntzako eta difusioko 375 jardueretakoren batera.
Aipatutako jarduerak Enpresa Digitala ekimenaren bidez antolatzen ditu eta Enpresa Garapenerako Agentziak Euskadiko enpresarako agendaren eta asteroko buletinen bidez ematen du horien berri.
Kopuru horrek esan nahi du aurreko urteko datuekin alderatuta, bertaratutakoen kopurua % 64 hazi dela, eta prestakuntza-jardunaldien kopurua, aldiz, % 40.
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Enpresa Digitala ekimena espezializatuta dago Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learninga eta antzeko beste gai batzuekin lotura duten gaiak zabaltzen eta prestatzen.
Jardunaldiak hiru lurralde historikoetan horretarako prestatutako bost gune fisikoetako batzuetan egiten dira: bat Araban, Parke Teknologikoan; bi Gipuzkoan, Parke Teknologikoan eta Garaia Berrikuntza Gunean; eta beste bi Bizkaian; bat Parke Teknologikoan, Zamudion, eta bestea ireki berria den Abantoko (Ezkerraldea) Campusean, Parke Teknologikoan.