Portaera-zientzien helburua da ulertzea pertsonek nola eta zergatik hartzen dituzten erabakiak, zer joera kognitibok eragiten duten beren ekintzetan, eta nola faktore psikologikoek, sozialek eta kulturalek eragiten duten beren erosketa edo ekintza-jokabidean.
Ezagutza horiek aplikatzeak merkatua hobeto segmentatzea, motibazioak identifikatzea eta bezeroen benetako “minei” edo beharrei erantzungo dieten balio proposamenak diseinatzea ahalbidetzen du: Transbertsalitate sozialean, politikoan, osasunean eta ekonomikoan jokabidearekiko tirabirak kudeatuz.
Hitzordua
Datorren apirilaren 3an, Olabeagako Silo Espazioak balio handiko edukiz betetako agenda bat hartuko du, hitzaldi inspiratzaileekin, kasu errealekin eta estrategia aplikagarriekin. “Esperientzia gogoangarriak nola aplikatu eta negozioan, osasunean eta ongizatean eragiten duten portaerak nola aktibatu azaleratuko dugu“. Eta erreferente hauen eskutik egingo da:
· Athletic Kluba.
· Eroski.
· DEC. Human Experience.
· Alokabide – Eusko Jaurlaritza.
· Wallace Dorrea
· Woko. Behavioral Lab.
· Connectif Artificial Intelligence
Hitzaldi inspiratzaileak, oinarrizko kontzeptuak, jokabide berrikuntza eta erabiliko diren kasu batzu.
Ponentziak, Girio Ona, Networking-a,.. Antolatzaileek “ezagutza handia baina, batez ere, emozioetara eta, beraz, bezero esperientziara oso bideratutako edukia” iragarri dute, ekitaldiaren helburu nagusiak umore dosi handiekin konbinatuz: “Hau guztia, gozatu ikasiz da kontua. Sergio Arrospidek arnasa hartzen eta barre egiten utziko digu, ikasten jarraitzeko”
+ INFO Hemen