Vaillant Groupek, Split proiektuari esker, aire-ur bero bonba ekipo berriak garatu ditu. Makina berriek klimatizazioa (hotza eta kalefakzioa) eta etxeko ur beroa (UBS) eskaintzen dituzte, 3 eta 8 kW bitarteko ahalmenarekin.

“Makinak duten abantaila nagusia zarata-maila baxua eta eraginkortasun handia dira”, nabarmendu du Aitor Urkiolak, Saunier Duval Clima enpresako  I+Gko zuzendariak, Vaillant Groupek Araban duen konpainia. 

Split proiektuak hozte-zirkuituak garatzen ditu, bero bonben Split aplikazioetan erabiltzeko. Aplikazioak barneko eta kanpoko unitate bat konektatzen du hozte-hodien bidez. “Proiektu honek hozte-zirkuituak garatu ditu R32 hozgarriarekin, eraginkortasun, zarata eta lan-tenperaturen prestazioak ziurtatzeko”, azpimarratu du konpainiako ordezkariak. 

Bezeroarentzako abantailak

Aitor Urkiolaren hitzetan, aire-ura bero bonba berriak “etxebizitzetara eta etxebizitza-eraikinetara bideratutako merkatuan erabiltzen dira”. Etorkizunera begira, produktu berria “batez ere Europako merkatuan” komertzializatzea da asmoa, Urkiolak dioenez. Konpainiaren helburua da “ekipo berrien 30.000 unitate saltzea”, gaineratu du. 

Split sistema berri hauek bezeroen beharrei erabateko konponbidea ematea dute helburu. “Instalazio-distantzien eta -altueren balioak eskaintzen ditu, erabiltzaile-kasu gehienak eta merkatuko zarata-maila baxuenetako bat betetzeko”, ziurtatu du.  

Hazitek laguntza programa

Proiektua SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programak finantzatu du 2022, 2023 eta 2024 urteetan. Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroak (CDTI) diru-laguntzak ere eman ditu, partzialki itzultzekoak. “SPRI Taldearen laguntzari esker, gure kostuen zati handi bat ordaindu ahal izan dugu, arreta paregabearekin eta zalantzak argitzeko eskuragarritasun ezin hobearekin”, azpimarratu du. 

Edurne Albisu

Egilea Edurne Albisu